Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Telebista saioak ia denbora errealean elkartrukatzeko zerbitzu berria urtarrilerako

Sustatu
2004-12-14 : 09:12

Telecontrol Unterhaltungselektronik enpresa alemana Cybersky izeneko produktua garatzen dabil. Telebista saioak (ia denbora errealean) elkartrukatzeko P2P zerbitzua da Cybersky. Urtarrilean kaleratuko da eta CeBIT ferian egingo da aurkezpen ofiziala martxoan.

Birus erasoak nabarmen igo dira 2004an

Sustatu
2004-12-14 : 09:12

Aurten iaz baino birus gehiago atzeman dituzte antibirus enpresek; zehazki, 2003an baino %51,8 gehiago. "Netsky-P" eta "Zafi-B"-renak izan dira 2004ko birus erasoen %40. Hori dio Sophos antibirus enpresaren txostenak.

Zenbat ordu egiten dugu lan?

Aitita Makurra
2004-12-13 : 12:12

OECD erakundeak —Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea— neurtu egin du beharginok zenbat ordu egiten dugun lan mundu osoan zehar. Eta emaitzak bitxiak dira.

Mahaigaineko bilatzaile propioa eskainiko du Yahook

Sustatu
2004-12-13 : 10:12

Googlek eta Microsoftek daroaten produktuen politika agresiboari erantzun nahian, Yahook mahaigaineko bilatzaile propioa aurkeztuko du. Urtarrilean zehar egingo dira probak. Doakoa izango da. Ordenagailu pertsonaletako disko gogorrean bilaketak egiteko tresna da.

Spam espirituala iritsi da

Sustatu
2004-12-13 : 10:12

Gure posta elektronikoan ohikoak dira ezinezko hipoteken iragarkiak edota sexurako ahalmena handitzeko erremedio magikoak eskaintzen dituzten mezuak. Orain, ordea, horiekin batera spam espiritualak iritsiko zaizkizu, betiereko bizitza lortzeko otoitza eskatuz.

1

Kazetaritza parte-hartzaile eta lokalaren aldeko apustua

Sustatu
2004-12-10 : 10:12

Pegasus News-ek kazetaritza goitik behera aldatu nahi du ekimen berri batekin. Hiritarrek emandako eduki hiperlokal agresiboa ahalik eta kostu txikienarekin hedatu nahi dute. Dallas izango da ekimenaren lehenengo hiria. Ahal den kostu gutxienarekin, gizarteko medioetatik jasotako ideietan eta kazetaritza parte-hartzailean oinarrituta garatuko dute egitasmoa, "Periodismo 2.0." deiturapean.

2

Mozilla Thunderbird 1.0 kaleratu dute

Sustatu
2004-12-10 : 09:12

Badugu Mozilla Thunderbird-en lehenengo bertsioa eskuratzeko aukera. Windows, Mac OS X eta Linux erabiltzaileentzako deskargatu daiteke. Hamabost hizkuntzatara itzuli dute dagoeneko.

13

Erregea sustatun. Erregea sustatuz.

P. Gaztelumendi - Larrabetzutik
2004-12-10 : 07:12

Erregea izan da Euskal Herrian. Ez Arrasaten, Gasteizen edo Donostian. Gu bisitatu gaitu, gutako batzuek gomitatuta gainera. Ez dugu baina Sustatun horren inguruko ezer irakurri. Gogoeta bat egin nahi nuke. Kooperatibismoak urrats berri bat eman du, aurrerantz omen, informazioaren lanean ari garenok baina, zer egin dugu?

Tintinen "betiereko gaztetasuna": jasotako kaskarrekoak dira sekretua

Sustatu
2004-12-09 : 12:12

Kanadan argitaratu dute ezohiko mediku-ikerketa. Horren arabera, Tintinen gaztetasunaren sekretua nahiko mingarria eta traumatikoa da; bere bizitzan jasotako kolpeak eta konorte galtzeak dira bere "gaztetasun iturria". Quebec-eko Sherbrooke Unibertsitatean egin dute ikerketa.

The Dog Newspaper, 2004ko blogik onena

Sustatu
2004-12-09 : 10:12

Deustche Welle kate alemaniarrak antolatu du The BOBs - Best of the Blogs sariketa. Astelehenean eman zuten 2004ko blog onenen zerrenda. Txinako The Dog Newspaper-i eman diote epaimahaiaren saria.

2

Jon Irazabal: Durangoko azoka finkatuta dago

Sustatu - Sustatu
2004-12-09 : 10:12

Iaz baino jende gutxixeago, agian, baina hala ere jende asko izan da Durangon, hori bai, pilaketarik gabe. Salmentak ere jaitsi omen dira saltzaileen esanetan. Antolatzaileek diote antzerakoa izan dela fakturazioa. Durango beti izan da topagune. Alde hori nabarmendu dute. Produkzioko jende asko ikusi ahal izan da saltokietan sinadurak egiten.

3

Hautagai temosoa

mikel irizar
2004-12-03 : 13:12

Demagun Vocento taldeko kazetaria hurbiltzen zaiola hautagaiari eta, gaztelania garbian, galdetzen diola: ¿Cuál sería su aportación al próximo Parlamento Vasco? Eta hautagaiak erantzuten diola, euskara garbian: Bada, nire ekarria Legebiltzarrean… Zer utziko luke agerian portaera honek?

5

Auzitegi Nazionalean dira "Egunkaria"-ko zazpi auzipetuak

Sustatu
2004-12-03 : 12:12

Juan del Olmo epailearen eskutik auzipetze autoa jasoko dute gaur. Goizeko hamarretan sartu dira Espainiako Auzitegi Nazionalera "Egunkaria"-ren auziko auzipetuak; Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Pello Zubiria eta Xabier Alegria. Euskal gizartearen ordezkaritza zabalak lagundu diete. Ordu honetan elkarretaratzea egiten ari dira Martin Ugalde Kultur Parkean.

Euskararen nazioarteko egunean, bitakora berri bat

Patxi Gaztelumendi - blogthing.com
2004-12-03 : 11:12

Zer litzateke Internet bitakorarik gabe? Euskal Herria pilota barik bezalakoa, beharbada. Ez dakit. Edo bai, badakit, Internet piztu dute bitakorek, blogek. Eta horretan ari gara orain guztiok, sutsuki. Nork zer non argitaratuko.

Groupware tresna bat, librea eta euskaraturik

CodeSyntax - CodeSyntax
2004-12-03 : 10:12

CodeSyntax-ek OpenGroupware.org tresna euskaratu du. Software libre eta doakoa da, eta haren euskarazko bertsio berri hau ere bai. Groupware kategoriako programa bat da hau: elkarlan tresna bat, erakunde edo enpresa batean ezartzen dena. Egutegi eta agenda partekatuak, proiektuen kontrola, bakoitza bere ataza eta asignazioekin... Era horretako aplikazio sorta bat, sarean erabiltzeko, normalean Intranet batean.

1

OAI: Estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntu bat

CodeSyntax
2004-12-03 : 09:12

Izenburu hau duen produktu-demostrazio eta aurkezpen-hitzaldia emango dute CodeSyntax-ek eta Deustuko Deli ikertaldeak, Durangoko Azokan, datorren asteartean, hilak 7, arratsaldeko 18.30etan.

Eskolak euskaldundu herri kanpaldia Eusko Jaurlaritzaren aurrean

Igor Arroyo - Eskolak euskaldundu
2004-12-03 : 09:12

Hezkuntza arloko eta euskalgintzako hainbat eragilek "Eskolak euskaldundu" ekimena martxan jarri dugu. Kanpaina honen helburua da euskaldunduko duen eskola aldarrikatzea, herritar ororentzat, Euskal Herri osoan. Ekimenaren barruan, herri kanpaldia egiten ari gara eta gaur amaituko dugu, euskararen egunean. Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzaren aurrean egiten ari gara. Handik idazten dugu.

Komikiei eta informatikari buruzko blog pertsonal berria

e-gor
2004-12-02 : 16:12

Eibar.org-en barruan dago gaurdanik. Blog pertsonal horretan komikien eta informatikaren inguruko artikuluak publikatzen joatea da asmoa.

Urteko hitz izendatu dute "blog"

Sustatu
2004-12-02 : 10:12

AEBetako Merrian-Webster hiztegien argitaletxeak, 2004an beraien on-lineko hiztegietan gehien bilatu diren 10 hitzen zerrenda kaleratu du. Zerrenda horretan, lehenengo postuan dago "blog" hitza.

Amodiozko gutunen lehiaketa: Amodioak ba al du adin mugarik?

Jardun - JARDUN Euskara Elkartea
2004-12-02 : 09:12

Ez noski! Edo bai? Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen Amodiozko gutunen lehiaketan berritasun nagusia izan da aurtengoan 26 urtetik azpiko onenak saria izango duela. Gazteek idazteko motibazioa handitzea du helburu berritasun honek, beraien artean lehiatuta, maila parekatuagoa egongo da eta.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››