Teknologia albisteak

Komikiei eta informatikari buruzko blog pertsonal berria

Erabiltzailearen aurpegia
e-gor
2004-12-02 : 16:12

Eibar.org-en barruan dago gaurdanik. Blog pertsonal horretan komikien eta informatikaren inguruko artikuluak publikatzen joatea da asmoa.

(Blog-eko atalen aurkezpenetik hartua):

Komikien inguruan euskaraz weblog berri honetan

Ez dago gune askorik euskaraz komikien inguruan aritzeko, eta blog honen atal honen bidez hutsune hori betetzen lagundu nahiko nuke.

Ez guztiz, noski, zeren ez da foro guztiz ireki bat. Blog pertsonal bat da, eta nik dut bertan publikatzeko ardura eta baimena. Baina gune irekia izateko intentzioarekin jaio da gune hau, eta komikiren baten inguruko artikulu bat euskaraz idatzi nahi duenak ateak zabalik ditu hemen publikatzeko, niri bidaltzea besterik ez du. Eta bestalde, erantzunen aukera guztiz irekia izango da.

Nire asmoa noizean behin egiten ditudan aurkikuntzen eta nire komiki kuttunen berri ematea da, eta beste edozeini ere aukera ematea bertan horrelako gauzak publikatzeko. Euskarazko komikigintzari arreta berezia jarri nahi nioke, baina ez da soilik euskarazkoa tratatuko, bestela urtean behin soilik publikatuko nuke zeozer!

Ez da blog honen helburua komiki munduan dauden berri guztiak (komiki berriak, feriak...) publikatzea, beraz ez beza inork horren bila jo edo haserretu ez dugulako zerbaiten berri eman. Blog xume honen baliabideak murritzak dira, eta helburua noizbehinka komentario batzuk idaztea da, besterik ez. Baina nork daki, bertan laguntzeko prest dauden kolaboratzaile asko agertuz gero, agian bihur daiteke komikigintzako notizien euskarazko gunea egunen baten...

Nire ibilerak informatika munduan

Informatikan egiten ditudan ibilera eta aurkikuntzen berri ematea da atal honen helburua, beste batzuei lagungarri suerta dakiekeelakoan. Hemen ere, komikietan bezala, kolaborazioak onartzeko prest nago.

Xabier Mendigurenen eibar.org-eko kidearen blogeko aurkezpenaren antzeko zerbait egin beharko banu, hau esango nuke: informatikaria naiz formazioz, informatikaria ofizioz, informatikaria afizioz, informatikaria bokazioz, informatikaria bizioz, informatikaria bedeinkazioz edo madarikazioz (eta bestela galdetu neskalagunari!). Tira, pixka bat exageratu dut, hori ez da nire fazeta bakarra (ikus bestela komikien atala), baina nire alde garrantzitsu hori islatuko da atal hontan.

Beste web euskaldun bat: e-gorblog

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago