Pegasus News-ek kazetaritza goitik behera aldatu nahi du ekimen berri batekin. Hiritarrek emandako eduki hiperlokal agresiboa ahalik eta kostu txikienarekin hedatu nahi dute. Dallas izango da ekimenaren lehenengo hiria. Ahal den kostu gutxienarekin, gizarteko medioetatik jasotako ideietan eta kazetaritza parte-hartzailean oinarrituta garatuko dute egitasmoa, "Periodismo 2.0." deiturapean.
Dallaseko proba egin eta gero, HLCM (hyperlocal citizen's media) kate bat zabalduko dute 25 hiritan; egunkari batek monopolizatuko ditu guztiak. Pegasus-ek "public journalism"-aren helburuetako bat jasotzen du horrela: espazio publiko lokalaren monopolizazio prozesua saihestea.
Dallas ateratzen ez duten bitartean, blog bat dute. Ez dago albisterik blogean, baina eztabaida sortu da kazetaritzaren printzipioei, medio tradizionalei, hiri-kazetaritzari eta kazetaritza parte-hartzaileari buruz. Ekimen honekin hiritarrak eztabaidatzera animatu nahi dituzte eta, hala, eduki zabala duen proiekturako "hiriko kazetariak" bildu.
Ezaugarriak:
- Hiperlokalak izango dira: notizia horiek dira gehiengoak eskuragarrien dituenak.
- Ordainpeko albistegiak izango dira. Baina, informazioa bidaltzen dutenek deskontuak izango dituzte. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta gutxiago ordainduko du erabiltzaileak.
- Gizarte medioen, teknologia xume eta kode askekoen bitartez egingo da banaketa: blogak, wikiak, posta elektronikoa, RSS, etab.
- Publizitate ordainketa eraginkortasunaren araberakoa izango da.
- Jasotako informazioa egiaztatzeko editore estruktura minimoa izango dute: erreportariak hiritarrak izango dira eta kazetariek hierarkizatu eta antolatu egingo dute; baita informazioaren zehaztasuna segurtatu ere.
- Behaketa kazetaritza beharrean, esperientzian oinarritutako kazetaritza egingo dute.
Helburua
Pegasus-en printzipioak:
- Informazioa eta notiziak agresiboak eta guztiz lokalak dira.
- Erabiltzaileek aukera handiak dituzte medioa aukeratzerako orduan. Teknologiak ahalbidetzen dituen medio guztietan helaraziko du informazioa Pegasus-ek.
- Medioak elkarrizketa dira, ez bakarrizketak.
- Kontsumitzaile konprometituak hobeak dira ordaintzen duten kontsumitzaileak baino.
- Produktu eta zerbitzu guztiek teknologiak ezartzen duen prezioa izango dute.
Beste medio sozial batzuk
- Wikinews: Wikipediaren notizia proiektua probetan da.
- OhMyNews: kazetaritza parte hartzailearen aitzindari Hego-Korearra. Hileko milioi erdi dolarreko publizitate sarrerarekin irabaziak izaten hasi da. 38 editore profesional ditu eta 32.000 hiritar dira erreportari. Azken hauek 5 eta 20 dolar kobratzen dituzte artikuluaren arabera.
- Goskokie.com: ikasle proiektua da.
- The Northwest: eduki parte hartzailea du sarean eta papereko edizioa du, doakoa.
- Village soup: webgune parte hartzailea, ordainpeko bi edizio lokal ditu.
- Qué: Recoletos-en doako egunkaria, 2005eko otsailean jarriko da martxan.
- 20 minutos.
Periodistas 21 blogean izan dugu honen berri.
Aste honetan Ohmynews aztertu dut sarean-en eta aurrekoan Wikinews aipatu nuen. Oso interesgarria da kazetaritza molde berria eta eredu berri hauetako batzuk arrakastatsuak dira. Ohiko komunikabideek, ordea, ez dute honetaz ezertxo ere entzun nahi.
> erreportariak hiritarrak izango dira eta kazetariek hierarkizatu eta antolatu egingo dute; baita informazioaren zehaztasuna segurtatu ere.