Mozilla Thunderbird 1.0 kaleratu dute
Badugu Mozilla Thunderbird-en lehenengo bertsioa eskuratzeko aukera. Windows, Mac OS X eta Linux erabiltzaileentzako deskargatu daiteke. Hamabost hizkuntzatara itzuli dute dagoeneko.
Hilabete asko pasa dituzte Thunderbird-en betarekin. Baina, azkenean iritsi da eguna eta eskuragarri dago Mozilla Thunderbird 1.0. Hamabost hizkuntzatan dago oraingoz; tartean ingelesa eta katalana. Gaztelaniara itzultzen ari dira, baina euskaratzen ari diren berririk ez dugu.
Lehiakideak baino seguruagoa
Firefox-ek izan zuen oihartzun mediatiko txikiagoa izan du; GMail irten zenetik webmail-ek izan duten goraldia izan daiteke arrazoia.
Mozillaren Thunderbird-ek lehiakideek baino posta elektroniko seguruagoa eskaintzen du, librea du eta serieko antispam filtro bikaina du. Gainera, RSS feed-ak irakurtzekoa ere badauka.
Erantzunak kargatzen...