Birus erasoak nabarmen igo dira 2004an
2004-12-14 09:12
Netsky-P izan da gehien hedatu den birusa; urtean egon diren infekzioetatik %22,6 izan dira birus horrek eragindakoak. Zerrendan ondoren daude:
- Zafi-B (%18,8).
- Sasser (%14,2).
- Netsky-B (%7,4).
- Netsky-D (%6,1)
- Netsky-Z (%3,2).
Sophos-ekoen esanetan, aurtengoa Netsky-ren urtea izan da. 30 aldaera baino gehiago izan ditu eta 2004an atzemandako birusen %40 izan dira familia horretakoak.
Birus horiek "Windows 32" motakoak dira eta Microsoft-en erabiltzaileak kutsatzen dituzte. Posta elektroniko edo Internetet bidez hedatzen dira.
Spamaren eta mezu-kateen aurka
Sophosen txostenak spamak izan duen gorakada ere jasotzen du. Arazo horren aurka jarrera sendoagoa hartzeko eskatu die agintariei.
Mezu-kateak ere aipagai ditu txostenak. Nahiz eta gehienak ez diren birusak, sarea eta mezulari zerbitzariak trabatzen dituztela dio txostenak.
Erantzunak kargatzen...