Jon Irazabal: Durangoko azoka finkatuta dago
Kexaren bat entzun da aurten ere jende kopuruagatik, hala ere, antolatzaileen ustez, heldu da Durango zifra konkretu batzuetara eta askoz gehiago ezingo da hazi. Aurten, haur eta profesinalendako izendatua zegoen eguna kendu dute eta zenbaitengan haserrea ere sortu du. Egia esan, datozen irakurle eta CD entzuleak gaztetxo horiek dira Irazabalek esan duenez, datorren urterako egun hau errekuperatu gura da. Iazko errekorrak ez dira hautsi, beraz, ez salmentetan ez jende kopuruan, baina datuak onak dira.
Zein izan da salduena? Zenbat jende?
Aurten salduenaren izenik ez digute eman Gerediaga elkartetik. Konparazioak egiteko ezintasunak eragindako erabakia izan dela esan digute. Zifra zehatzik eman ez duten arren fakturazio ona egon dela baieztatu dute elkarte antolatzailetik. Hurrengo urteetarako jende kopurua neurtzeko sistemaren bat jartzean pentsatu dute. Sarrera jartzea izan daiteke horietako bat, horixe diote zurrumurruek.
Hitzaldiak eta kontzertuak
Beste ekimen garrantzitsu bat izan da eman den hitzaldi sorta. Asko izan dira eta oso kalitate onekoak, Jon Irazabal-ek esan duenez. Horri gehitu behar zaio Plateruena Kafe Antzokia. Antolatzaileen esanetan Landako bihurtu da euskal gune garrantzitsua, Plateruenak horretan lagundu du. Plateruena izan da Berbaroren ekimenetako bat, baina ez bakarra. Arrakastatsua izan da oso haur eta gazteei zuzendutako literatura txokoa ere. Harrera oso ona izan du.
Aurten 490.000 euroko aurrekontua izan du azokak eta horri aurre egiteko inplikazioa bilatzen saiatuko dira hurrengo urterako.
Pirateria beste behin
Pirateria izan da berriz pasiloetako mintzagai, eta Angel Valdes kexu zen erakundeek ez dutelako ezer egiten eta erakunde berberak direlako azoka diruz laguntzen dutenak. Ikusi ahal izan dira saltzaileak azokaren atean bertan pirateatutako CD-ak saltzen. Argitaletxe batzuk Internet aukera moduan ikusi dute, horrelaxe esan dute Txalapartatik, esaterako.
Azoka argazkitan
Argazkiak izaten dira egin denaren erakusgarrietako bat eta Duggoko Euskal Liburu eta Diko azokaren webgunean ikus daitezte egindako ekitaldien argazkiak. Bertan agertzen da Itziar Irazabal ateak isten. Azokan zehar izandako hainbat berri ere irakurri ditzakezu azokaren webgunean.
Erantzunak kargatzen...