Mahaigaineko bilatzaile propioa eskainiko du Yahook
Yahooren mahaigaineko bilatzaileak X1 Technologies Kaliforniako enpresaren teknologia erabiliko du. Tresna honen bitartez bilaketak egin ahal izango dira disko gogorrean: posta elektronikoan, dokumentuetan, artxiboetan, argazkietan, etab.
Interneteko bilatzailean ere bai
Ahalmen horiek Yahooren on-line bilatzailean ere barneratuko dira. Horrela erabiltzaileek webgunean ez ezik, beste zenbait lekutan aurkitu ahal izango dituzte emaitzak: txat taldeetan, direkzio liburuetan eta berehalako mezularitza zerbitzuetako artxiboetan.
Googlek urrian atera zuen antzerako ezaugarriak dituen produktua: Google Desktop: Ordenagailuan bilaketak egiteko erreminta berria Bestalde, Microsoftek mahaigaineko bilaketa tresna erosi zuen uztailean eta urte amaierarako bilatzailea aterako zuela iragarri zuen.
AskJeeves bilatzaileak ere Tukaroo enpresari erosi zion uztailean bilatzaile bat, eta abenduan zehar aurkeztuko duela espero da.
Antzeko lehiak
- Bilatzailea:Google, Yahoo!, Microsoft: nork irabaziko?
- Posta elektronikoa: Hotmail-eko 250 megak abenduan iritsiko dira
Erantzunak kargatzen...