Erregea sustatun. Erregea sustatuz.
Erregea izan da Euskal Herrian. Ez Arrasaten, Gasteizen edo Donostian. Gu bisitatu gaitu, gutako batzuek gomitatuta gainera. Ez dugu baina Sustatun horren inguruko ezer irakurri. Gogoeta bat egin nahi nuke. Kooperatibismoak urrats berri bat eman du, aurrerantz omen, informazioaren lanean ari garenok baina, zer egin dugu?
Oste-eguna zen atzokoa, osteguna. Durangoko ajeak pantaila lanbrotu zidan. Euskal Herri euskaldunago batean esnatu nintzela egingo nuen amets, beharbada. Liburuak saldu, diskoak erosi, kultura bultzatu du 5 egunez gure Euskal Herri honek. On honek. Ostea gero, biharamuna.
Erregea Arrasaten, MCC-k gomitaturik.
Ordenadore pantailari so, irratietako albistegietako berriak, ohiko ditudan guneetan irakurtzeari ekin nion. Goiena.net hartu nuen lehenbizi, Arrasateri buruz, orain arte bederen ondoen informatu nauen agerkari digitala. Deus gutxi, lehen albisterik ez behinik behin. Goizegi agian.
Sustatura jo nuen ostean. Deus ez. Beranduegi behar bada.
Ihes egin diogu albisteari. Ez dugu gogoko. Kezka sortzen du. Zer esango, nork. Zelan. Zergaitik. Bost w. who, what, where, why, when. Ezer, inor, inon, inoiz, baina zergaitik?
Gobernuari egurra ematen diogu, software pribatua erabiltzen duelako. Euskaltzaleenak gara, gure eremuan gaztelaniak egiten dituen barrabaskeriak salatzeko tenorean. Egunkaria itxi zigutela eta ondo asko izartu ginen. Lanean jarri, auzolana antolatu. Inoren gaisotasuna, unibertsitatean baino hobeto estudiatu dugu. Elkartasuna pratikara eroan dugu. Elkartasun telematikoa gura baduzue. Aitzindaria da Sustatu. Zorionak.
Erregea etorri da eta ez dugu txintik esan. Ez alde ez kontra. Ezta, etorri denik ere. Ez dut ulertzen, azalduko didazue. Ez da albiste? Ez al zen hau profesinalentzako atari bat. Ez al da enpresa munduaz berba egiten. Ze harri jarri du berak? Nongoa? Ze motatako enpresa da Garaia? Ez al da ba Berrikuntza eta Teknologia lantzen dituen ekimen enpresariala? Ez da hemen sartzen? Non ba?
Harria beraiek jarri dute. Harriak berari jaurti dizkiote. Harrituta nago ni.
Erantzunak kargatzen...