Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

9

Euskadi.net berritu dute

Sustatu
2004-12-21 : 12:12

Eusko Jaurlaritzaren Euskadi.net webgunea berritu egin dute. Oraindik ere lanean dihardute, baina itxura berria agerian dago. Oraingoa webgune intuitiboagoa, eskuragarriagoa eta eleaniztuna dela diote. Zenbait web garatzaileri euren iritzia eskatu diegu, eta ideia hauek jaso ditugu.

1

Amezketako eskolan kexu dira Internet zerbitzurik ez dutelako

Josu Igartua - Amezketa
2004-12-21 : 12:12

Hamar hilabetean daude Internetik gabe; atzo Donostian protesta egin zuten. Internetik ez edukitzeak eguneroko lanean trabak eragiten dizkietela esan dute.

IPod My Photo: zure argazkia iPod iragarki bihur ezazu

Usoa Agirre
2004-12-21 : 10:12

IPod-aren sukarrak ez du etenik eta horrekin lotutako edozer gauza eginda ere arrakasta izango du, seguru. Horrela sortu da iPod My Photo izeneko enpresa; zuk bidalitako edozein argazki iPod-eko iragarki bihurtzen du.

Arteman.org: euskarazko komunikazio eta diseinu enpresaren webgunea

Sustatu
2004-12-20 : 17:12

Arteman Arrasaten kokatutako komunikazio eta diseinu enpresa da. Urtetako eskarmentu profesionala duen lantalde gaztearekin dago osatua. Bere jarduna komunikazioan, diseinu grafikoan eta webgintzan oinarritzen da gehienbat. Orain, beraien webgunea jarri dute martxan.

Ziber-erosketak nabarmen igo dira urte honetan

Sustatu
2004-12-20 : 10:12

Urteko garai honetan bazkari, afari eta bestelako ospakizunekin batera, erosketek ere gora egiten dute nabarmen. Gabonak dira eta opariak erosten dira kantitate industrialetan. Baina, opariak erosteko orduan, askok saltoki-gune handietako jende uholdetik ihes egin eta Internet aukeratu dute horretarako.

Urteko hamar zientzia-albiste garrantzitsuenen zerrenda

Sustatu
2004-12-20 : 09:12

Science aldizkariak 2004an izan diren zientziako 10 albiste garrantzitsuenen zerrenda egin du. Zerrendako lehenengoa ondorengo aurkikuntza: Martitz epela, hezea eta gazia izan zen noizbait; hau da, gure planetan ezagutzen den moduko bizitza egoteko ezaugarriak bildu zituen.

Andres Urrutia da euskaltzainburu berria

Sustatu
2004-12-17 : 13:12

Bilboko egoitzan egindako barrengo bilkura berezian aukeratu dituzte euskaltzainburua eta Euskaltzaindiaren zuzendaritza berria. Andres Urrutia izango da gaurtik aurrera euskaltzainburu. Jean Haritschelharren lekua hartu du Urrutiak; 1988tik izan da euskaltzainburu Haritschelhar.

Utzi Explorer alde batera

Sustatu
2004-12-17 : 11:12

Pensilvaniako Unibertsitate Publikoak eskatu die bere ikasle guztiei, 80.000, uzteko alde batera Internet Explorer, eta aukeratzeko beste edozein nabigatzaile. Microsoften nabigatzailea, bestalde, galtzen ari da merkatua, Firefoxen alde.

1

Laranjak Valentziatik

eneko - oiartzun
2004-12-17 : 09:12

Jamaika ikustekoen atalean atera den gomendio bat ekarri nahi nuke atal nagusira, bazterreko ekarpen horrek dakarren esangura nabarmentzeko. Gauza jakina da, edo jakin beharrekoa, nekazal produktuen amaierako prezioan bitartekariek agintzen dutela eta bitartekotza horretan jatorrizko prezioa bikoiztuta edo hirukoiztuta heldu daitekeela.

4

Gero eta egunkari gehiago RSSrekin

Sustatu
2004-12-17 : 08:12

AEBetan 142 egunkarik eskaintzen dute aukera beraien edukiak RSS bidez irakurtzeko. Frantzian, 6k, Espainian 3k, eta Euskal Herrian, batek ere ez. Baina zenbait lagun moldatu dira Berriaren albisteak RSS bidez jasotzeko.

3

Sorgintxulo gaztetxea hustu du Ertzaintzak

Sustatu
2004-12-16 : 13:12

Gaur, goizeko 9:30ean Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo gaztetxean Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa sartu dira. Sei lagunek gaztetxean pasatu dute gaua, eta haietako bost lanera joan direnean sartu dira poliziak, barruan pertsona bakar bat zegoela. Hack_lab sortu berria, informatika gela, liburutegia... amets asko itxi dituzte, kolpean.

4

Gero eta neska gutxiago Informatikan!

Bittori Fernández eta Kepa Sarasola - EHUko Informatika Fakultatea
2004-12-16 : 12:12

EHUko Donostiako Informatika Fakultatean bada urtez urte nabariago zaigun kontu bat: gero eta neska gutxiago matrikulatzen dena. Bi hipotesi ditugu hori azaltzeko, baina ez gaude oso ziur arrazoiak horiek ote diren. Inork lagunduko digu joera hori ulertzen?

1

Berbaldiak Elorrion: "Euskal komunikabideen arteko foroa behar da"

Usoa Agirre - Goiena
2004-12-16 : 10:12

"Euskal komunikabideak bidegurutzean" izenburupean, hedabideen arloko hainbat profesionalek berbaldia egin zuten Elorrion asteartean. Koldo Ordozgoiti, Jose Inazio Basterretxea, Idurre Garcia eta Mikel Irizarrek egin zuten mahainguruan zera ondorioztatu zuten: euskal komunikabide guztien arteko foro bat beharrezkoa dela indarrak komunean jarri eta helburuak batzeko.

1

25 urte igaro eta gero... Euskal Herrian Euskaraz

EHE
2004-12-16 : 09:12

Iruñeko Anaitasunan izango da euskalduntzearen aldeko borrokan mende laurdena osatu duen eragilearen festa. Larunbatean, hilak 18, 18:00etatik aurrera egindako borroken garapena bizitzeko aukera izango da Euskararik gabe Euskal Herririk ez!!

Tenporei buruzko hitzaldia

Idoia Torregarai - UEU
2004-12-16 : 09:12

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), ...eta kitto! Euskara elkarteak eta Arrate Kultur Elkarteak antolatzen dugun Berbaldixak programaren barnean, ostiral honetan beste hitzaldi bat prestatu dugu.

LinkRank: Weblogen rankinga egiten duen sistema berria

Sustatu
2004-12-15 : 12:12

PubSub-ek garatu du sistema eta esteken araberako sailkapena egiten du. Googlen PageRank-ekin parekatu daiteke; PageRank-ek webguneen rankinga egiten du eta LinkRank-ek esteken araberako weblogen "ospea" neurtzen du. Baina, ez du weblogen rankinga soilik egiten, blogetatik estekatzen diren domeinu guztiak ere hartzen ditu kontuan.

CodeSyntax diseinatzaile bila dabil

CodeSyntax
2004-12-15 : 09:12

Lan poltsa osatzeko diseinatzaile bila ari gara kolore, forma eta diseinu konbinazioan gustua duena. Interneterako diseinu majoak egiteko jende saiatu eta berria nahi eta behar dugu.

Hainbat unibertsitate ezagunetako liburuak on-line izango dira Googlen eskutik

Sustatu
2004-12-15 : 09:12

Googlek lau unibertsitate ezagunetako eta liburutegi bateko liburuak digitalizatuko ditu. Hauek proiektu digitalerako aukeratu diren erakundeak: Michigan, Stanford, Harvard eta Oxford unibertsitateak eta New York-eko liburutegi publikoa.

3

Irratia.com 2.0

irratia.com - Bilbo Hiria irratiko estudiotik
2004-12-14 : 12:12

Isiltasuna hautsi eta irratia.com 2.0 abian da. Irrati bitakora bat sortu dugu. Eta lata ematera gatoz. Internet, musika eta irratiak batu gintuen duela urte batzuk. Teknologia berriei buruz, musikaren inguruan, irratigintzaren berri emango dugu astearte arratsaldero zuzenean, eta bitakoran egongo gara 24 orduz.

2

Informatika berrikuntza plan zabala EHUn

Sustatu
2004-12-14 : 11:12

Euskal Herriko Unibertsitateak informatika azpiegiturak berritzeko prozesu zabala jarri du martxan. Hasteko, unibertsitatean matrikulatutako ikasle guztiei 20 mb-eko postontzi elektronikoa jarri diete.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››