Gure posta elektronikoan ohikoak dira ezinezko hipoteken iragarkiak edota sexurako ahalmena handitzeko erremedio magikoak eskaintzen dituzten mezuak. Orain, ordea, horiekin batera spam espiritualak iritsiko zaizkizu, betiereko bizitza lortzeko otoitza eskatuz.
Hona adibide bat (ingelesetik itzulita): Titulua, "Sinistu bakarrik egin behar duzu". "Eternitatea oso denbora luzea da. Zuk edo zure ingurukoren batek ez baduzue oraindik Jainkoa onartu, mesedez, onar ezazue gaur".
Sarreratxo horren segidan otoitz bat dator eta behar adina otoitza eginez gero, betirako sutatik erreskatatuko ditu bekatariak.
MessageLabs Interneteko seguritate enpresak horrelako mezu asko atzeman ditu azken asteotan; AEBetan banatuak gehienak. Enpresako teknikoen iritziz, spam espirituala laster hasiko da mundu guztiko posta elektronikoak betetzen.
Mezu hauen hedapenak bi arrazoi nagusi ditu:
Mezu erlijioso hauetako gehienek ez dute inolako irabazi asmorik. Baina, badaude betiko salbamena lortzeko fededunei dirua eskatzen dietenak ere. Horrelako mezuak bidaltzen dituztenak ez dira normalean spameatzen aritzen diren enpresak izaten; ehunka e-posta helbide lortu dituen pertsona partikularren bat izaten da.
Hala ere, adituek diotenez, spam espiritualak spam totalaren %1era ere ez dira iristen. Email Systems-en azken txosten baten arabera, eskatu gabeko publizitate mezuen %48a medikuntzarekin loturikoa da; %15a pornografiarekin loturikoa; %11 jokoarekin lotutakoa eta %9a hipotekei buruzkoa. Interneteko trafikoaren %80a omen da spama.
Erantzun
Sartu