Ez noski! Edo bai? Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen Amodiozko gutunen lehiaketan berritasun nagusia izan da aurtengoan 26 urtetik azpiko onenak saria izango duela. Gazteek idazteko motibazioa handitzea du helburu berritasun honek, beraien artean lehiatuta, maila parekatuagoa egongo da eta.
Berrigararen 100. zenbakia zela-eta 1993. urtean sortutako literatura lehiaketa hau erreferentzia bilakatu da San Balentin egunean. Aitzindaria izan da egun horretan egiten diren literatur lehiaketetan, Euskal Herrian, behinik behin. Orain dela 2 urte SMS mezuek gizartean zuen indarra ikusita, hauen lehiaketa ere egitea pentsatu zen eta arrakasta izan zuela esan daiteke. Aurtengo urte honetan gazteei protagonismoa eman nahi izan diogu, izan ere 26 urte azpiko onenari saria emango zaio.
Jakina da literatur lehiaketa honek urteetan izan duen garrantzia, bai epaimahaikideen maila ikusita eta bai irabazleen maila literario aberatsa ikusita. Aurtengo edizioan epaimahaikideak Asier Serrano, Ana Urkiza, Fernando Morillo eta aurreko urteko irabazlea izan zen Modesto Arrieta zarauztarra izango dira.
Oinarriak www.jardun.net webgunean daude edonoren esku.
Helburuak, iazko irabazleen argazkia etab. ere ikusi daitezke.
Erantzun
Sartu