Tintinen "betiereko gaztetasuna": jasotako kaskarrekoak dira sekretua
Claude Cyr, Sherbrooke Unibertsitateko medikuntza irakasleak Tintinen istorioak zehatz-mehatz aztertu zituen. Guztira, 50 aldiz galdu zuen konortea Tintinek, golpeen ondorioz. Cyrren arabera, golpe horiek hormona-urritasuna eta guruin pituitarioaren gabezia eragin diote. Kolpeek ez diote hazteko hormonetan bakarrik eragin, sexu-apetituan ere eragin dio pubertaroa atzeratzeak.
Literaturako lehenengo pituitario lesio traumatikoa
Cyr irakasleak dioenez Tintinek, trauma horiengatik guztiengatik, hazteko hormona-urritasuna eta hipogonadismo hipogonadrotopikoa du (guruin pituitarioaren gaixotasuna, Kallmann sindromea ere esaten zaio). Horrek azaldu lezake Tintin txiki gelditzea, pubertaroaren atzeratzea eta erreportari-abenturazalearen libido falta.
Ikerketaren arabera, Tintinen kasua litzateke literaturan azaldu den lehenengo pituitario lesio traumatikoa.
Seme-alabei kaskarrekorik ez emateko deia
Ikerketa gurasoentzako deia ere bada, seme-alabei eskupeko bezala kaskarrekorik ez emateko. Kanadako Mediku Elkarteko Egunkariaren Gabonetako edizioan azaldu da ikerketa.
2000n ere egin zuten beste ikerketa bat Winnie the Pooh ipuineko pertsonaien buru-gaixotasunak aztertzeko.
Erantzunak kargatzen...