Teknologia albisteak

Urteko hitz izendatu dute "blog"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-12-02 : 10:12

AEBetako Merrian-Webster hiztegien argitaletxeak, 2004an beraien on-lineko hiztegietan gehien bilatu diren 10 hitzen zerrenda kaleratu du. Zerrenda horretan, lehenengo postuan dago "blog" hitza.

Zerrendan, "blog"-en atzetik daude ondorengo hauek:

  • incumbent (titularra, jabea)
  • electoral (hauteskunde-)
  • insurgent (matxinatu)
  • hurricane (urakan)
  • cicada (otarraina)
  • peloton (tropel)
  • partisan (jarraitzaile)
  • sovereignty (subiranotasun)
  • defenestration (berehala kaleratu)

Merrian-Websterrekoek esan dutenez, bilaketa askotan ezohiko hitzak erabiltzen dira. Baina, on-line hiztegietan prentsako izenburuetako hitzak ere bilatzen dituzte. Hala, normala da hauteskundeak izan diren garai batean "electoral" moduko hitzak asko bilatu izana.

Blog hitza gehitu dute hiztegian

Hala ere, blog izan da aurtengo bilatuena. Merriam-Websterreko bozeramaile batek esan du ezin dela zehatz-mehatz jakin zenbat aldiz bilatu den blog hitza. Baina, aurtengo uztaila ezkero hilero milaka aldiz bilatu da.

Merrian-Webster Collegiate hiztegiaren XI edizioan jasoko dute "blog" hitza.

Erantzun

Sartu