Sustatu logoa Teknologia albisteak

Groupware tresna bat, librea eta euskaraturik

CodeSyntax - CodeSyntax
2004-12-03 10:12

Lokalizazio lan honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du, teknologia berrietarako 2004. urteko deialdian.

Zer da OpenGroupware.org?

OpenGroupware.org Linux-en dabilen talde lanerako tresna librea da. Baliabideen kudeaketa, agendak (pribatu zein elkarbanatuak), proiektuen kudeaketa... eta beste hainbat tresna eskaintzen ditu. OpenGroupware.org-ek web nabigazio bidezko atzipena eskaintzen du, hau da, posible litzateke (betiere segurtasun politikek baimentzen badute) edozein tokitatik web nabigatzaile bat erabiliz OpenGroupware.org tresnak ematen dizkigun baliabideak erabiltzea.

Euskarazko lokalizazio lan hau, itzulpen-ekimen ofizialen artean dago.

Ikusi pantaila-irudiak orri honetan. Gure enpresan, CodeSyntax-en, dagoeneko erabiltzen dugu. Benetako irudiak dira horiek, enpresako Intranetean langile batek azaroaren lehen astean bistan zeukan egutegia, adibidez.

Jarraitu instalazio instrukzioak tresna probatu nahi baduzu.

Oharra: hau ez da ordenagailu arrunt batean instalatzen den programa, Linux zerbitzari batean tresnak konfiguratzen dakien informatikari batentzako lana baizik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu