Arteman.org: euskarazko komunikazio eta diseinu enpresaren webgunea
Arteman Arrasaten kokatutako komunikazio eta diseinu enpresa da. Urtetako eskarmentu profesionala duen lantalde gaztearekin dago osatua. Bere jarduna komunikazioan, diseinu grafikoan eta webgintzan oinarritzen da gehienbat. Orain, beraien webgunea jarri dute martxan.
Artemanek egiten duen lanaren gaineko informazioa, bezeroen zerrenda, lan-taldearen berri eta albisteak aurkituko dituzu webgunean.
Artemanen lan ildoa bost arlotan banatzen da
- Komunikazio planak Komunikazio planen eta kanpainen lantzea.
- Komunikazio grafikoa Diseinu grafikoa eta editoriala.
- Kanpo publizitatea Hesien edo publizitate kanpo-euskarri estatikoen ustiaketa.
- Toki hedabideak Tokimedia. Publizitatearen kontratazioa eta gestioa euskarazko toki hedabideetan.
- Webgintza Webguneak sortu eta kudeatzen dituzte.
Komunikazioaren eta diseinuaren gaineko albisteak
Albisteen atala ere badu Arteman.org-ek. Atal horretan, beraien lanen gaineko berriez gain, komunikazioaren eta diseinuaren gaineko albiste zabalagoak argitaratuko dituzte.
CodeSyntax-ekin elkarlanean
CodeSyntax-ek garatu du alde teknikoa, Korpoweb plataforma erabiliz. CodeSyntax-en enpresetarako Korpoweb soluzioak, teknologia dinamikoa eta aurreratua erabiliz, enpresen atari korporatiboei erantzuten diete. Besteak beste, oinarrizko Korpoweb-ak honako ezaugarri hauek ditu:
- Eleaniztasunerako prestatuta dago
- Kudeatzeko erraza da
- Enpresa albisteak eta berriak erraz gehitzea bideratzen du
- Bilatzaileetan ondo kokatzeko prestatuta dago
- Diseinu korporatibora moldatzeko gauza da, erabilgarritasuna eta web diseinuaren estandarrak betez.
Webgunearen diseinua Artemanek eta CodeSyntax-ek egin dute, elkarlanean.
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.arteman.org
Erantzunak kargatzen...