Sustatu logoa Teknologia albisteak

Informatika berrikuntza plan zabala EHUn

Sustatu
2004-12-14 11:12

Euskal Herriko Unibertsitateak informatika azpiegiturak berritzeko prozesu zabala jarri du martxan. Hasteko, unibertsitatean matrikulatutako ikasle guztiei 20 mb-eko postontzi elektronikoa jarri diete.

Lehenengo pausua: ikasle bakoitzarentzako posta elektronikoa

Lehenengo pausua: ikasle bakoitzarentzako posta elektronikoa

  • Helbide elektroniko horrek ikasleen eta Unibertsitatearen prestakuntza lana eta gestioak erraztuko ditu.
  • Helbide elektronikoaren erabilpen pertsonala ere egin dezakete ikasleek.
  • EHUko Fakultate edo Eskola bakoitzak banaketa orokorrerako helbide elektronikoen zerrenda bat izango du.
  • Irakasleek ere izango dituzte beren ikasgaietako ikasleen helbideak eta ikasle guztien helbide elektronikoak batuko dituen bilatzailea. Horrek erakundearen eta ikasleen arteko erlazioa erraztuko du.
  • Ikasleek 4.000 ordenagailu dituzte EHUn; 2.000 Bizkaian, 700 Araban eta 1.200 Gipuzkoan. Posta-kontuak ordenagailu horietatik edo etxetik ere kontsultatu ahal izango dituzte.

Ekipamenduaren berrikuntza

Martxan dagoen beste proiektu bat da informatika ekipamenduaren berrikuntza. Lehenengo, administraziorako eta unibertsitateko kudeaketa lanetarako erabiltzen diren 600 ordenagailu berrituko dituzte. Datorren urteko otsailerako berrituko dituzte horiek guztiak.

Ekipamendu guztia estandarizatuko dute; sistema operatiboa, bulegotikako erremintak, posta elektronikoa eta gainontzeko softwarea. Bestalde, sistemaren estandarizazio prozesua unibertsitateko gainontzeko ordenagailuetan ere egingo dute; urtarrilerako 1.500 ekipo estandarizatuko dituzte. Horrekin batera, ekipamendua mantendu eta egunerapenak egiteko gune zentral bat jarriko dute otsailerako. Orain arte, ordenagailuz ordenagailu joan behar izaten zen lan horiek guztiak egiteko.

Eskainiko den posta zerbitzua korporatiboa izango da. Zerbitzu horrek aukera emango du:

  • Gorberaren posta beste baten esku uzteko.
  • Gainerako erabiltzaileek duten agenda kontsultatzeko (bileraren bat deitzeko, adibidez).
  • Beste erabiltzaile batzuekin lan egiteko.
  • Karpeta publikoak sortzeko, informazio hori beste erabiltzaile batzuek kontsulta dezaten.
  • ...

Bestalde, EHUn kalitatezko sarea jartzeko asmoz, 14 ikastegitan telekomunikazio kableatua berrituko dute. Otsailerako amaitutako egongo da berrikuntza hori ere.

Switch motako komunikazio ekipoak instalatzen ari dira ikerkuntza sareko erabiltzaileentzako. Hub motakoak daude orain.

EHUren webgunea

Lehiaketa publiko bat ere deitu dute EHU egokitu dezaten Datuen Babeserako Lege Organikoaren araudira. EHUren webgunea berritzeko ikerketa bat ere hasi dute.

Berrikuntza hauek guztiak egiteko, 3,4 milioi euroko inbertsioa egingo dute; Europar Batasuneko ERDF (European Regional Development Fund ) fondoetatik 1,2 milioi euroko diru-laguntza jasoko du EHUk.

Cybereuskadin izan dugu EHUko plan honen berri.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu