Laranjak Valentziatik
Gurean baserritarren esnea aipatzea aski da: eurak dira produktu osoa sortzen dutenak eta besteak dira prezioa erabakitzen dutenak, esne litro batetik bi atera eta jatorrizko litroarengatik baserritarrari ordaindutakoa bikoiztuz. Baserritarra amaierako prezioaren laurdenarekin gelditzen da.
Estu hartu dituzte gainera baserritarrak, euren produktuak zuzenean saltzeko ahalik eta oztopo gehien jarriaz kalitatea eta kontrolaren aitzakiarekin. Asko dira horrelako kasuak, bai gurean eta bai kanpoan (are nabarmenagoa kanpoan, miseria gorrian bizi direnekin).
Produktu "jatorrak" eskuratzeko bidea ere bada Internet
Horregatik, eta gabonak gainean direlako, eta aste honetan bertan Valentziako naranja kaxa eder askoa jaso dugulako bulegoan, gomendatu nahi nioke jendeari bide horietara jotzea: zenbat eta bitartekari gutxiago egon tartean, orduan eta produktu hobeak eta "jatorragoak" eskuratzeko aukera izango duzue. Internetek hori egiteko erraztasun handiak ematen ditu.
Gustatuko litzadaike laranjekin bezala beste zenbait produkturekin (era horretako oinarrizko produktuekin) gauza bera egingo balu inork: kafea esaterako, edo olibak, edo platanoak...
Erantzunak kargatzen...