Teknologia albisteak

Urteko hamar zientzia-albiste garrantzitsuenen zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-12-20 : 09:12

Science aldizkariak 2004an izan diren zientziako 10 albiste garrantzitsuenen zerrenda egin du. Zerrendako lehenengoa ondorengo aurkikuntza: Martitz epela, hezea eta gazia izan zen noizbait; hau da, gure planetan ezagutzen den moduko bizitza egoteko ezaugarriak bildu zituen.

Gainontzeko bederatzi aurkikuntzak

Gainontzeko bederatzi aurkikuntzak

  • Gizaki txikienak: Homo floresiensisa giza espezie berri bat edo mikrozefalia duen gizaki modernoa ote?
  • Gizakien klonazioa: Hego Koreako zientzialari batzuek giza enbrioi bat klonatu zuten. Esperimentu horrek iradokitzen du egunen batean gaixotasunak sendatzeko zelulak edo organoak sortu ahal izango direla.
  • Kondentsatuak: materia osatzen duten atal txikienek nola funtzionatzen duten ulertzen laguntzen ari da kondentsatuen ikerketa.
  • Ustekabeak ADNan: ADN zaborraren funtzioa zein zen ez zekiten eta batzuek uste zuten ez zuela ezertarako balio. Dirudienez, funtsezkoa da geneak behar diren lekuan eta momentuan ager daitezen.
  • Pulsar berdinduak: astrofisikariek aurkitu zuten lehenengo pulsar pare ezaguna. Horiek hobeto aztertuz gero, Einsteinen erlatibitatearen teoriaren gaineko ikerketa zehatzagoa egin ahal izango da.
  • Biodibertsitatearen gainbehera: anfibioei, tximeletei, landareei eta txoriei buruzko ikerketek agerian utzi dute biodibertsitatearen gainbehera.
  • Ura: Martitzen bakarrik ez, gurean ere albiste izan zen ura. Izan ere, uraren egitura eta portaeraren gainean egin den ikerketa batek kimika edo metereologia bezalako arloak goitik behera alda ditzake. Dirudienez, duela mende batetik hona ontzat ematen zen uraren egitura okerra izan daiteke.
  • Behartsuentzako botikak: fundazio, herri aberats, farmazia-enpresa eta beste zenbait talderen ekimenari esker.
  • Geneak ur tanta batean: Ikusi hutsarekin identifikatu ezin daitezkeen bizitza forma txikiak ezagutzeko formula berri bat asmatu dute 2004an. Sargazoen itsasoan edo abandonatutako meategi baten barruan aurkitutako uretan probatu dute formula; gene eta genoma berriak aurkitu dituzte ur horietan.

Urteko txarrena

Zientzialarien eta gobernuen arteko urrutiratzea izan da urteko txarrena, Science aldizkariaren ustez. Batez ere, AEBetako kasua aipatzen dute; Bushen administrazioa salatu dute ideologia zientziaren gainetik jartzeagatik.

Datorren urterako aurreikuspena

Amaitzeko, Science aldizkariko artikuluak 2005ean nagusi izan daitezkeen gaien zerrenda egiten du: loditasunaren aurkako botikak, nazioarteko Haplotipoen Mapa eta Cassini-Huygens zunda egiten ari den Titan ikerketa.

Erantzun

Sartu