Ziber-erosketak nabarmen igo dira urte honetan
Azaroan bakarrik, 6.600 milioi euro gastatu zituzten AEBetan Internetetik erosten. Iazko datuekin alderatuz, AEBetan %20 egin dute gora aurten Sarean egindako erosketek. Britainia Handian, ziber-dendak gainezka daude eta askok gainkarga arazoak dituzte. Espainian ere, ziber-erosketek %23 egin zuten gora azaroan.
Errekor guztiak hausten
Arropa, jostailuak eta bideo-jokoak, CDak eta DVDak dira AEBetan Internet bidez gehien saltzen diren produktuak. Britainia Handian ziber-dendak errekor guztiak hausten ari dira, bai bisitei eta bai salmentei dagokienez.
Baliabide ugari eskaintzen dituzte Sareko dendek
Normala ere bada. Sareak produktuen kontsulta azkarra, konparaketa, disponibilitatea eta salneurria kontsultatzeko aukera ematen du. Horrekin batera, kaleko dendetan aurkitzeko zailak diren produktuak daude eta oparitzeko ideia orijinalak ere topatuko ditugu. Seguritatearen gaineko kezka eta beldurrak gutxitzen doaz, pixkanaka (hala ere, mundu normalean bezala, kontu handia izan behar da iruzurrekin). Bere alde dituen ezaugarri horiekin guztiekin,Internetetik erosteko ohitura hedatzen doa.
Euskal enpresak ere hasi dira Internetetik salerosketak egiten
Eustatek argitaratutako inkesta baten arabera, EAEko enpresek merkataritza elektroniko bidez egindako salmentak 3.702,5 milioira iritsi ziren 2003an. Erosketak, bestalde, 1.794,7 milioira iritsi ziren.
Eta, Euskal Herriko internautok, ari zarete ziber-erosketetara ohitzen? Egin al duzue Gabonetarako erosketarik Internet bidez?
Erantzunak kargatzen...