Pensilvaniako Unibertsitate Publikoak eskatu die bere ikasle guztiei, 80.000, uzteko alde batera Internet Explorer, eta aukeratzeko beste edozein nabigatzaile. Microsoften nabigatzailea, bestalde, galtzen ari da merkatua, Firefoxen alde.
Atzo bertan, Pensilvaniako Unibertsitate Publikoak, eskatu zien bere ikasleei baztertzeko Internet Explorer beraien ordenagailuetatik, eta haren ordez hartzeko beste nabigatzaile bat, Firefox, Mozilla, Opera edo Safari.
Unibertsitatearen Informazio Teknologien Zerbitzuek (ITZ) kaleratu zuen aholkua arriskuak oso handiak izanik, badaudelako alternatiba errealak nabigatzaileen artean. Oharrean ITZek aipatzen dituzte IEk eragiten dituen segurtasun arazoak. Eta bukatzen du: unibertsitatearen komunitate informatikoak erabili beharko lituzke nabigatzaile estandarrak, salbu eta Internet Explorer, gutxitzeko nabigatzaileen bidez eragiten diren erasoak. TechWeb aldizkarian aurkitu dugu horren berri.
Walt Mossberg adituak ere gomendatu du zaborretara botatzea Internet Explorer. Horren ordez, aholkatzen du Firefox instalatzea, Mozilla Fundazioaren azken nabigatzaile doakoa. Seguruagoa eta berriagoa izateaz gain, ahalbidetzen du orri asko irekitzea batera, eta sistema hobea du blokeatzeko eskatu gabeko publizitatea, esan du Mossbergek.
Information Week aldizkariak, bestalde, adierazi du Internet Explorer galtzen ari dela merkatua Firefoxen alde. Azken hau aurki daiteke Windows, Mac OS X eta Linux sistema eragileentzat, eta plazaratu zenetik, berorren 10 milioi kopia jaitsi dira munduan zehar.
Erantzun
Sartu