Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), ...eta kitto! Euskara elkarteak eta Arrate Kultur Elkarteak antolatzen dugun Berbaldixak programaren barnean, ostiral honetan beste hitzaldi bat prestatu dugu.
Tenporen zikloari jarraipena emanez, ba, aurrekoaren segidakoa izango litzateke. Alegia, orduan koarta-tenporen historia ikusten abiatu baginen, egunok noiz eta nola sortu ziren eta beste, oraingoan, egun eta data horien zabalkundeari begiratuko diogu: Erromatik kanpora nola joan ziren hedatzen erdiaro inguru haretan.
Eta, noski, aurrekoan egin edo adostu genituen iragarpen edo aurreikuspen haiek aztertuko ditugu, eta neguko koarta-tenpora berezi hauei gertutik begiratu, zeren, aurten, pazkoaldia aurreratua datorrelako, ihauteriak ere halaxe datoz, eta, beraz, tenpora negukoetatik udaberrikoetara, 3 hilabete ez baino, bi bakarrik gelditzen dira...
Erantzun
Sartu