Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Sexologiazerbitzua.com, sexologiari buruzko zalantzak argitzeko webgunea

Sustatu
2005-01-11 : 11:01

Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak jarri du martxan webgunea. Sexologiari buruzko informazioaz gain, kontsultak egiteko aukera ere ematen du webguneak.

Nanoteknologiari buruzko jardunaldiak Donostian

Sustatu
2005-01-11 : 09:01

"Zer da nanoteknologia?" izenburupean antolatu dituzte jardunaldiok. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira, urtarrilaren 13tik martxoaren 3ra. Jardunaldion helburua da "nano"-aren ezaugarri, ikuspegi eta arazoei buruz hausnarketa egitea.

LINGUANET lan munduko euskara planak

Amaia Lasagabaster - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2005-01-11 : 09:01

LINGUANET lan muduko euskara planen ikastaroan izena emateako epea urtarrilaren 28rarte dago zabalik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, EMUN, ELHUYAR eta ARTEZ elkarteekin antolatutako 50 orduko ikastaroa da.

2

Ginux, Linux banaketa gipuzkoarra

Sustatu
2005-01-10 : 12:01

Gipuzkoako Diputazioak Linuxen banaketa propioa sortuko du euskaraz: Ginux. Gipuzkoako udaletxeetan erabili ahal izango da. Horretarako lehiaketa publikoa deitu du Diputazioak.

4

Korrika 14 eta euskaldun barriok

Patxi Lurra
2005-01-10 : 09:01

Euskaldun barri/zahar baino egokiagoa ez da izango euskaldun praktikante/ez praktikante dikotomia (adibidez)?

4

AEBetako blogintzari buruzko ikerketa

Sustatu
2005-01-10 : 09:01

Joan den urtea blogaren urtea izan da. Hori dio behintzat Pewinternet.org webgunean aurkitu dugun "The state of blogging" izeneko ikerketak. AEBetan egin dute ikerketa. 2004an %58 igo da weblogen irakurle kopurua. Hala ere, AEBetako internauten %62k ez daki oraindik zer den blog bat.

Xamanak bisitan Euskal Herrian

Martin Brune - Koloniatik
2005-01-05 : 10:01

Suediako eta Alemaniako hiru xamanek hilabete inguruko egonaldia egingo dute datorren 10tik aurrera baserri batean nekazaritza ezagutu eta gure lurrarekin kontaktua hartzeko asmoz.

4

Agur, Salem

Mikel Irizar
2005-01-02 : 21:01

Bart, urte berriak apenas 25 ordu beteak zituenean, hil da Ormaiztegin Mohamed Salem Hach-Embarek, sahararra. Bihar arratsaldez emango zaio azken agurra, Donostiako Udalak antolatutako ekitaldian. Fronte Polisarioko ordezkaria zen Salem, euskal politikari askoren laguna. Baita nire koinatua ere.

Ibarretxe planaren eztabaida (II)

Xabier Mendiguren Elizegi - Eusko Legebiltzarretik
2004-12-30 : 19:12

Eguerdian etendako eztabaidak bazkalondoan jarraitu du, eta Arnaldo Otegi Sozialista Abertzaleak taldeko bozeramailea izan da arratsaldeko izarra.

1

Ibarretxe planaren eztabaida

Xabier Mendiguren Elizegi - Legebiltzarretik (Gasteiz)
2004-12-30 : 15:12

Hiru urte eta erdiko ibilbide luzearen ondoren, gaur goizean hasi da, azkenik, Estatutu Berrirako Proposamenaren eztabaida, "Ibarretxe plana" izenaz ezagunagoa.

Ondo pasa Gabonak Sustatuzaleok!

Sustatu
2004-12-23 : 14:12

Hurrengo egunotan erritmoa jaitsiko du Sustatuk, Gabonetako oporrengatik. Baina, Errege egunaren bueltan, berriz ere betiko martxan izango gara. Sustatuzale gehienok oporretan izango zarete dagoeneko, ezta? Ba oso-oso ondo ibili!

1

"Hertzainak" da historiako euskal diskorik onena sustatuzaleentzat

Iban Zaldua - Gasteiz
2004-12-23 : 12:12

Rockdelux-ekoen zerrenda ikusi eta hasi ginen Sustatun euskal diskorik onenaren bila. Zerrenda osoago bat egiteko abiapuntu zenak eman du zerrenda osatua. Parte hartze handiak erabaki du 1984ko Hertzainaken diskoa dela disko euskaldun onena. 25eko zerrenda ere eman dugu.

1

Administrazio eta Gobernu Elektronikoari buruzko foroa sortu dute

Sustatu
2004-12-23 : 10:12

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Eudelek, EAEko udalek eta Eusko Jaurlaritzak parte hartu ahal izango dute foroan. Administrazioaren barne kudeaketa eta herritar zein enpresei eman beharreko zerbitzuak hobetzeko eta Administrazio Digitalak EAEn burutu beharreko garapena koordinatzeko sortu dute foroa.

4

BillardGL jokoa euskaraz

3ARRANO - 3ARRANO
2004-12-23 : 09:12

3ARRANO Euskalgintza Taldekook hiru dimentsiodun bilar joko bikain hau itzuli dugu, eta gure webgunean lor daiteke Windows eta Linux eragileendako.

Agur posta zerrendei?

Usoa Agirre - Goiena
2004-12-23 : 09:12

Kanadako Airbag weblogaren egilea den Greg Storey-k, honako galdera hau egin du bere blogean: Softwarea egiten duen enpresa batek zergatik behar du posta zerrenda? Weblog eta RSS-ek gaur egun posta zerrendek baino abantaila gehiago eskaintzen dituzte. Ados al zaude horrekin?

Kontseilua: Euskadiko Estatutu Berriaren Proposamenak euskararen gainean dioena ez da nahikoa

Nerea Pikabea Amundarain - Kontseilua
2004-12-22 : 17:12

Joan den abenduaren 20an Euskadiko Estatutu Berriaren Proposamena aztertzen ari den Eusko Legebiltzarreko Batzordean bozketa bidez onartutako testua ez da nahikoa euskararen normalizazioa lortzeko. Kontseiluko Zuzendaritza prentsaren aurrean agertu da gaur.

1936ko Gipuzkoari begira

Frantxi Lopez Landatxe - Koldo Mitxelena Kulturunea
2004-12-22 : 12:12

Nolakoa izan zen Gipuzkoako egoera 1936. urtean? Garaiko prentsaren bidez ezagutu dezakezu Koldo Mitxelena Kulturuneak egin duen webgune berri batean.

Zinema 30 segundotan, untxiak protagonista direla

Sustatu
2004-12-22 : 09:12

Jende askok uste du Hollywooden gehiegi luzatzen dituztela filmak. Jennifer Shiman da hori pentsatzen dutenetako bat. Baina, aurkitu dio irtenbidea: flash bidez pelikula famatuen 30 segundoko bertsioak egin ditu. Eta guztietan protagonista dira untxitxo batzuk.

Aurrez prestatutako janarietan iraultza eragingo duen ontzia

Usoa Agirre - Goiena
2004-12-22 : 09:12

Wolfgan Puck izeneko sukaldari estatubatuar batek kafea berotzeko ontzi berezi bat kaleratuko du laster. Botoi bati sakatu eta sei minuturen buruan ontzi barruan dagoena berotuko du. Baina, kafea bakarrik ez, bestelako jakiak berotzeko ere balioko duela dirudi.

Kilometroak 2005: webgune berria plazara

Kilometroak05 batzordea - Arizmendi Ikastola
2004-12-21 : 19:12

Gabonetarako opari berezia daukagu: Kilometroetako webgunea. Diseinu aldetik bizia eta gaztea da. Edukiei dagokienez, hiru atal nagusi ditu: ekintzak, berriak eta elkarrizketak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››