Sorgintxulo gaztetxea hustu du Ertzaintzak
Gaur, goizeko 9:30ean Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo gaztetxean Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa sartu dira. Sei lagunek gaztetxean pasatu dute gaua, eta haietako bost lanera joan direnean sartu dira poliziak, barruan pertsona bakar bat zegoela. Hack_lab sortu berria, informatika gela, liburutegia... amets asko itxi dituzte, kolpean.
Teilatutik (garabi bat erabiliz), eta barrutik ireki dute atea poliziek. Barruan zegoen gaztea identifikatu egin du Ertzaintzak, eta 10:30ak aldera utzi diote ateratzen. Atxiloketarik ez da egon. Gaur, 20:00etan manifestazioa deitu dute Sorgintxulo gaztetxekoek.
Une honetan, Karmelo eraikina (Sorgintxulo gaztetxea eta eliza) erabat inguratuta dauzkate ertzainek eta udaltzainek. Karmelo kalea eta plaza Ertzaintzak "erabat hartuta" ditu. Jende mordoa biltzen ari da Karmelo plazan.
Bilbo inguruko bi irratitan ari dira zuzenean:
Erantzunak kargatzen...