Bilboko egoitzan egindako barrengo bilkura berezian aukeratu dituzte euskaltzainburua eta Euskaltzaindiaren zuzendaritza berria. Andres Urrutia izango da gaurtik aurrera euskaltzainburu. Jean Haritschelharren lekua hartu du Urrutiak; 1988tik izan da euskaltzainburu Haritschelhar.
Andres Urrutia dugu euskaltzainburu kargua hartu duen historiako lehen bilbotarra. 1954an jaio zen Bilbon eta Zuzenbidea ikasi zuen. Ondarroako notarioa izan da urtetan eta 1994an notaritza jarri zuen Bilbon. Deustuko Unibertsitateko zuzenbide irakaslea ere bada.
Gaur egindako bilkura bereziaren ondoren, horrela geratu da Euskaltzaindiaren zuzendaritza berria:
Euskaltzaindiaren barne arauaren arabera, karguak lau urterako hautatzen dira baina badago berriz kargua hartzeko aukera. Izan ere, Haritschelhar 1989tik izan da buru. Bera baino lehen, Resureccion Maria Azkue (1919-1951), Inazio Maria Etxaide (1952-1962), Jose Maria Lojendio (1963-1964), Manuel Lekuona (1967-1970) eta Luis Villasante (1970-1988) izan ziren Euskaltzaindiaren buruak.
Arratsaldeko 17:00etan Martin Ugalderi omenaldia egingo diote eta ohorezko euskaltzain berriei diploma emango diete. Gogoratu, Txillardegik uko egin ziola ohorezko euskaltzain izateari. Azaroaren 30ean eman genuen horren berri Sustatun.
Erantzun
Sartu