Hamar hilabetean daude Internetik gabe; atzo Donostian protesta egin zuten. Internetik ez edukitzeak eguneroko lanean trabak eragiten dizkietela esan dute.
Amezketako (Gipuzkoa) Zumadi Herri Ikastetxean Internet zerbitzurik gabe daude azken 10 hilabeteotan. "Internet zerbitzu hobea izateko bigarren linea eskatu genuen, eta Telefonicak ditugun bi eraikinen arteko komunikazioa doakoa izateko aukera eskaini zigun; gu konforme geratu ginen". Lurdes Larreta zuzendariaren azalpenak dira.
Eusko Jaurlaritzak Euskaltelekin du hitzarmena, ordea, eta hor sortu zen arazoa. Telefonicak jarritako bi lineak erabiltzeko, nonbait, Telefonicarekin zerbitzua soilik erabiltzeko aukera zuen ikastetxeak. Legez, Jaurlaritzak Euskaltelekin du hitzarmena.
Liskar horretan, "kaltetua ikastetxea" bera izan da, ordutik Internet zerbitzurik gabe baitago. Horrek eguneroko lanean "trabak" eragiten ditu, "Internet jada beharrezko tresna baita hezkuntza sisteman".
Saiatu badira ere, Euskaltelek eta Telefonicak ez dute konponbiderik eskaintzen; merezi dutena lortu arte jarraitzeko prest daude, ordea. Atzo Jaurlaritzaren Donostiako ordezkaritzan protesta egin zuten, soluzio eske.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan pare bat aldiz landu eta aipatu dugu gaia, Marian Beitialarrangoitiak elkarrizketa ere egin die asteon.
Kezkatzekoa da, hain barregarria ez balitz. Baina, aizuek amezketarrak ez daude txistetarako.