IPod My Photo: zure argazkia iPod iragarki bihur ezazu
2004-12-21 10:12
Kevin Muoio da iPod My Photo enpresaren sortzaileetako bat. Enpresa horrek zuk gustukoen duzun argazkia hartu, Appleko iragarki bihurtu eta kamiseta batean, txartel batean edota karta batean inprimatzen dizu. Hori guztia 19 dolarren truke eta Internet bidez.
Zu ere iPod zalea bazara edo hala den norbait ezagutzen baduzu, ez da Gabonetarako opari txarra.
Eskariari erantzun ezinda
Negozio berri honek arrakasta handia izan du mundu guztian eta Muoiok Wired-en kontatu duenez, duten eskariari erantzun ezinda dabiltza.
Erantzunak kargatzen...