Teknologia albisteak

Zinema 30 segundotan, untxiak protagonista direla

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-12-22 : 09:12

Jende askok uste du Hollywooden gehiegi luzatzen dituztela filmak. Jennifer Shiman da hori pentsatzen dutenetako bat. Baina, aurkitu dio irtenbidea: flash bidez pelikula famatuen 30 segundoko bertsioak egin ditu. Eta guztietan protagonista dira untxitxo batzuk.

AEBetako marrazkilari honek Hollywoodeko film ezagunenetarikoen bertsioak egin ditu:

Film horiek biltzen ditu www.angryalien.com webgunean. Baina, Freddy vs. Jason, Scream eta TX Chainsaw Massacre filmen bertsioak ere egin ditu; beti ere untxitxoak protagonista direla.

Sariak ere jaso dituzte

The Shinning-en bunnies bertsioak Interneteko film onenaren saria jaso zuen Ottawako International Animation Festival-en.

The Exorcist-ek, berriz, film labur onenaren publikoaren zilarrezko saria jaso zuen Montrealgo Fantasia Film Festival-en.

Erantzun

Sartu