BillardGL jokoa euskaraz
BillardGL OpenGL bilar joko bat da, irudi bikainez hornitua, erabilterraza eta txukuna. Hizkuntza ugaritara itzuli dute, eta orain euskaraz ere lor genezake.
Jokatzen ikasteko erakustaldi batez balia daiteke, bertan eman beharreko urratsak banaka azaltzen dira-eta. Bilarreko arauak ere era erraz batean azaltzen dira jokuak bere baitan daukan laguntza atalean: bai 8-Ball joku motarakoak, baita 9-Ball erarakoak ere.
Izan ere, bi era hauetan, 8-Ball eta 9-Ball, joka daiteke beste jokalari baten aurka. Edo, oraindik ongi jokatzen ez dakienak, entrenamendu saioa egin dezake beste inor gabe.
Irekia eta askea
BillardGLk GNU baimen publiko orokorra dabil, beraz soft askea da eta nahierara erabil, bana,... daiteke. Gainera, iturburu irekia du, edonork aztertu eta moldatzeko.
BillardGL lortzeko:
BillardGL euskaraz lortu nahi duenak 3ARRANOren webgunean aurkituko du, JOKUAK atalean.
Erantzunak kargatzen...