Kanadako Airbag weblogaren egilea den Greg Storey-k, honako galdera hau egin du bere blogean: Softwarea egiten duen enpresa batek zergatik behar du posta zerrenda? Weblog eta RSS-ek gaur egun posta zerrendek baino abantaila gehiago eskaintzen dituzte. Ados al zaude horrekin?
Enpresa askok dute posta zerrenda bat beraien produktuen berri emateko bezeroei. Harpidetzen zara posta zerrendara eta enpresaren gaineko informazioa jasotzen duzu postontzian. Horretarako, baina, enpresak e-posta helbideen zerrenda bat izan eta mantendu behar du, mezu bat egin berritasunen inguruan eta bezero guztiei bidali.
Horren aurrean, baina, enpresarentzako errazagoa da weblog bat egin eta RSS bidez komunikatzea. Erraza da egitea, erraza da erabiltzea eta e-posta zerrendak baino praktikoagoa ere bada. Gainera, jendea ohitzen ari da albisteak RSS bidez jasotzera.
Laster, agian, enpresek, webloga eduki edo ez, RSS bidez emango dute albisteen berri, eta posta zerrendak desagertu egingo dira. Hala izango dela uste duzue?
Erantzun
Sartu