1936ko Gipuzkoari begira
Liburutegian ditugun paperezko prentsa zaharra digitalizatzen hasi orduko, Donostian, gerra garaian argitaratu zen Frente Popular (1936ko uztailaren 27tatik Irailaren 13ra bitartean) zeritzan egunkaria askotan erabiltzen zela ohartu ginen eta horren inguruan webgune berezi bat egitea erabaki genuen.
Albisteak, publizitatea eta argazkiak
Horrela, 1936 urteko egunez eguneko informazioa ipini dugu: eguneroko egunkari baten azala ( La Voz de Guipuzkoa, El Día, Unidad...), Frente Popular egunkaria osoa (textua nahiz irudiz erabat digitalizatua dena), egun bereko albiste bat (edozein motatakoa: politika, kirolak, herrietako berriak...) eta osagarri gisan publizitatea eta Kutxaren Fototekatik argazki bilduma bat.
Bi liburu osorik
Testuingurua hobeto ezagutzeko bi liburu oso osorik jarri ditugu: Bata, Pedro Barrusorena "Guerra y Revolución. La guerra civil en Gipuzkoa" eta bestea Manuel Chiapusorena "Los anarquistas y la guerra en Euskadi. La comuna de San Sebastián".
Denon interesekoa izango delakoan sar zaitezte helbide honetan: www.gipuzkoa1936.com
Erantzunak kargatzen...