Teknologia albisteak

Aurrez prestatutako janarietan iraultza eragingo duen ontzia

Erabiltzailearen aurpegia
Usoa Agirre - Goiena
2004-12-22 : 09:12

Wolfgan Puck izeneko sukaldari estatubatuar batek kafea berotzeko ontzi berezi bat kaleratuko du laster. Botoi bati sakatu eta sei minuturen buruan ontzi barruan dagoena berotuko du. Baina, kafea bakarrik ez, bestelako jakiak berotzeko ere balioko duela dirudi.

Kaltzio oxidoa eta ur pixka bat nahikoa dira kafea 63 gradu zentigradu ingurutan berotzeko. Ontziak 30 minutuz mantenduko du beroa. Badirudi, etorkizunean, aurrez prestatutako espageti batzuk erosi, ur pixka bat bota eta sei minutuan bero-beroak izango ditugula, mikrouhin labearen beharrik gabe. Osagai likidoa duen edozein jaki berotu ahal izango du.

Teknologia hau OnTech enpresak sortu du. Webgunean ikusten da nola funtzionatzen duen ontzi berri horrek.

Gurean izango du arrakastarik?

Seguru ez duela ordezkatuko lehengo erara prestatutako janaria. Baina, lanean mikrouhin laberik ez dutenentzat baliagarria izan daiteke. Etorkizuna hemen dago, eta teknologi hau gure bizimoduak izango duen aldaketaren erakusgarri bat besterik ez da.

AEBetan seguru arrakasta izango duela. 2005eko urtarrilean hasiko dira han saltzen. Hemen komertzializatzen badute, arrakasta izango duela uste duzue? Nik baditut zalantzak. Oraindik ere mikrouhin labeari mesfidantzaz begiratzen dionik bada gure artean, horrelako ontzi bat nola ikusiko lukete?

Slashdot-en izan eman dute teknologia honen berri.

Erantzun

Sartu