Rockdelux-ekoen zerrenda ikusi eta hasi ginen Sustatun euskal diskorik onenaren bila. Zerrenda osoago bat egiteko abiapuntu zenak eman du zerrenda osatua. Parte hartze handiak erabaki du 1984ko Hertzainaken diskoa dela disko euskaldun onena. 25eko zerrenda ere eman dugu.
Erantzun berri asko izan dira Sustatun, ondorioz geratzen den hogeita bost disko euskaldun onenen zerrenda (sustatuzaleen ustez) hauxe litzateke:
- Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).
- Negu gorriak, Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki, 1993).
- Itoiz, Espaloian (Elkar, 1985).
- Dut, At (Esan Ozenki, 1996).
- Mikel Laboa, Bat-hiru (Herri Gogoa, 1974).
- Bap!!, Zuria beltzez (Basati Diskak, 1992).
- Pilt, Denbora (Esan Ozenki, 1998).
- Ruper Ordorika, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980).
- Ruper Ordorika, Gaur (Esan Ozenki, 2000).
- Ama Say, Say ama (Esan Ozenki, 1994).
- Itoiz, Eremuko dunen atzetik dabil... (Elkar, 1988).
- M-ak, Barkatu ama (IZ, 1989).
- Anari, Habiak (Esan Ozenki, 2000).
- Su Ta Gar, Jaiotze Basatia (IZ, 1991).
- Xabier Montoia, Beti oporretan (Esan Ozenki, 1995).
- Delirium Tremens, Ikusi eta Ikasi (Oihuka, 1989).
- Negu Gorriak, Salaam, agur (Esan Ozenki), 1996).
- Kortatu, Azken guda dantza (Esan Ozenki, 1988).
- Miztura, Begura (Metak, 2003).
- Ruper Ordorika, Ez da posible (GASA, 1990).
- Lisabö, Ezarian (Esan Ozenki, 2000).
- Errobi, Ametsaren bidean (Elkar, 1979).
- Oskorri, Alemanian euskaraz (Elkar, 1984).
- Hiru Truku, Mendebaldeko Euskal Baladak I (Nuevos Medios, 1994).
- Mikel Laboa, 14 (Elkar, 1994).
Ikusten den bezala, orain dela hilabete emandako lehenengo zerrendatik ez dago alde nabarmenik taldeen izenetan, baina bai postuen ordenean. Edonola ere, Hertzainak-en Hertzainak errege, inolako zalantzarik gabe, nahiz eta Negu Gorriak dezente hurbildu zaion azkeneko bueltan.
Zerrendan diska gehien dituztenak
Beste ranking mota bat iradokitzeko asmoz, disko gehien aipatuta dauzkaten artista eta taldeak hauek dira:
- Ruper Ordorika (7)
- Negu Gorriak (5)
- Fermin Muguruza (5)
- Dut (4)
- Itoiz (4)
- Hertzainak (4)
- Delirium Tremens, Bap!!, Kortatu, Su Ta Gar, Errobi, Mikel Laboa, Zarama (3)
Ehun eta hogeita hamar bat disko aipatu ditu, guztira, jendeak. Hurrengo mezu batean bidaliko dugu zerrenda osoa.
Ondorio nagusiak
Bi ondorio orokor (gehiago atera daitezkeela jakinda ere):
- Sustatuzalearen profila, denok ezagutzen genuena, berretsi du inkesta moduko honek: 25 eta 40/45 urte bitartekoa, gizonezkoa, folkia baino (pop)rockeroagoa, nostalgiko samarra.
- Ausentzia edo presentzia urri nabarmenak berretsi ditu inkestaren bigarren bueltak: Kepa Junkera, Mikel Urdangarin, Mikel Markez, Jabier Muguruza, Benito Lertxundi... bezalako (nolabaiteko) ikonoak ez dira sustatuzaleen gustukoak, antza.
Eta gaztelaniazkoak?
Euskarazko diskoak zerrendatzera mugatu garen arren (eta hori eztabaidagarria den arren, erantzun batzuetan aditzera eman den bezala) egon dira bestelako hizkuntzetan aritu diren Euskal Herriko talde eta kantarien diskoak sartu dituztenik.
Kalkulu xume eta estrapolatu bat eginez, eta aurreko zerrenda baino fidagarritasun gutxiago duela onartuta (oinarri estatistikoa ahulagoa delako), hau izango litzateke ekarpen horietatik guztietatik ondorioztatzen den lehenengo hamarren koadroa edo ranking-a:
- Athom Rumba, Backbone ritmo (Munster, 2003).
- Cancer Moon, Moor Room (Radiation, 1994).
- El Inquilino Comunista, Bluff (Radiation, 1994).
- RIP, No te muevas (Basati Diskak, 1987).
- Allnighters, Ten long years (Baobap, 1998).
- Cicatriz, Inadaptados (Soñua, 1986).
- El Inquilino Comunista, El Inquilino Comunista (Radiation, 1993).
- Nuevo Catecismo Católico, NCC (Goo, 1993).
- Wagon Cookin, Appetizers (El Diablo!, 2002).
- Family, Un soplo en el corazón (Elefant, 1993).
Zeinari nire seiko ekarpen hiper-lerratu, nostalgiko eta popzalea gehitzen baitiot, badaezpada:
- Duncan Dhu, Por tierras escocesas (GASA, 1985).
- Derribos Arias, A-Fluor (GASA, 1982).
- La Dama Se Esconde, Avestruces (GASA, 1985).
- Delorean, Delorean (B-Core, 2004).
- Parafünk, Epïlogo (Novophonic, 1997).
- Ortophonk, 3+3 (Ortophonk, 2004).
Baina ez da beharrezkoa jolasarekin jarraitzea, argi gera dadila. Opor onak pasatu!
Aurretik izan diren bi mezuak:
Sustatuzale guztion artean egin dugu zerrenda hori, eta azkenean eman du eman behar zuena. Zozketa ere jarri genuen martxan, Elkarrek emandako lau diska banatzeko:
Zozketa ez dugu notarioaren aurrean egin (gure notario Andres Urrutia lan dezenterekin dabil...) baina bai Goienako lankideon artean. Eta lau diskoak jasoko dituena.... txa-ta-ta-txan...
Perry Smith izango da.
Hemen Perry-ren zerrenda.
Zorionak eta gozatu!