Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ondo pasa Gabonak Sustatuzaleok!

Sustatu
2004-12-23 14:12

Txintxoak izan bazarete, seguru ekarriko dizuela zerbait Olentzerok Gabon gauean. Sarean ere aurkitu ditugu Olentzeroren gaineko beste hainbat istorio eta webgune. Hona hemen horietako batzuk:

Olentzeroren gaineko beste hainbat informazio ere badago sarean, baina ezinezkoa litzaiguke guztiak hemen aipatzea. Espero dugu honekin pixka bat goxotuko genuela ikazkina. Ekarriko al digu Sustatuzaleoi ere zertxobait? Eskatu, eskatuko diogu behintzat, eskatzea debalde da-eta!

Sustatutik oparirik ez dizuegu emango, baina gabon zoriontsuak opa nahi dizkizuegu, etxeko sutondoaren beroan nahiz etxetik urrun, opor txiki hauek pasa behar dituzuenoi.

Ibarretxe Planaren eztabaida Sustatun

Abenduaren 30ean, Ibarretxe Lehendakariak aurkeztutako proposamenaren eztabaida egingo da Legebiltzarrean.

Sustatuko berriemaile bat han bertan izango da eta guztiaren berri emango du Sustatun.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu