Teknologia albisteak

Kilometroak 2005: webgune berria plazara

Erabiltzailearen aurpegia
Kilometroak05 batzordea - Arizmendi Ikastola
2004-12-21 : 19:12

Gabonetarako opari berezia daukagu: Kilometroetako webgunea. Diseinu aldetik bizia eta gaztea da. Edukiei dagokienez, hiru atal nagusi ditu: ekintzak, berriak eta elkarrizketak.

Apustu erabakigarria egin ondoren, prest dago gure webgunea. Aurrerantzean, www.kilometroak.com helbidean egongo da gure on line txokoa.

Diseinu aldetik bizia eta gaztea da eta hiru atal nagusi izango ditu:

  • Ekintzak,
  • berriak
  • elkarrizketak.

Zutabe hauetan Kilometroen inguruan gertatzen den guztiaren berri eta ele-mele eta txutxu-mutxu guztiak aurkituko dituzu. Gaurkotze lanaz Kanpo-komunikazioa azpitaldekoak arduratuko dira.

Denda birtuala laster

Laster laugarren ezohiko denda edukiko dugu. Lehen aldiz Kilometroen historian dendatxo bat izango da Interneten. Hala, kaleko dendetara joan gabe, etxetik bertatik eskuratu ahal izango dituzu Kilometroak05-eko arropak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Etxebeste anaiei hain modu bikainean proiektua gauzatzeagatik eta Mondragon Conet enpresari eskuzabaltasun osoz gure web gunea euren zerbitzarian jaso eta gordetzeagatik.

Erantzun

Sartu