Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Eudelek, EAEko udalek eta Eusko Jaurlaritzak parte hartu ahal izango dute foroan. Administrazioaren barne kudeaketa eta herritar zein enpresei eman beharreko zerbitzuak hobetzeko eta Administrazio Digitalak EAEn burutu beharreko garapena koordinatzeko sortu dute foroa.
Administrazio eta Gobernu Elektronikoari buruzko Plan Estrategikoaren egitasmoa da, erakundeek lankidetzan jardun dezaten.
Ekimenak eta ahaleginak batuz, administrazio hurbilagoa, eskuragarriagoa eta ulergarriagoa lortu nahi dute.
Aldizkako lan-batzarraldiak egingo dituzte Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Batzarraldi horietara joan daiteke foru aldundietako, Eudeleko, EAEko udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari bana.
Administrazioaren Barne Kudeaketa hobetzeari dagokionez:
Administrazio Digitalaren aurrerapen eta garapenari dagokienez
Informazio gehiago Euskadi.net-en.
Ikusiko duzue zein arazo dituzten denon artean ados jartzeko.
Hori bai, gauza batean azkar jarriko dira ados:
Herritarrek ordainketak On-line
Hori da beti azkar eta arazo gabe martxan jartzen den e-asministrazioko zerbitzua. Herritarrei arreta eta horiek, geroago. Arazo tekniko gehiago, antza.