Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Teknologia berriak eta euskara: enpresen ikuspegia

Ainhoa Latatu - UEU
2005-01-19 : 10:01

Hizkuntza Teknologiak graduondokoan saio osagarri gisa antolatzen ditugun mintegi edo mahainguruetako hau datorren ostiralean, urtarrilak 21, arratsaldeko 16:00etan egingo dugu.

12

Laranja koloreak bizitasuna galdu du EUSKALTELen

Bai Esan enpresako langileak - Bai Esan enpresa
2005-01-19 : 09:01

Zein goxo eta apal hartu ohi duten telefonoa EUSKALTELeko Bezeroen Arreta Zerbitzuko agenteek. Ahots garden horien atzean ordea, esplotazioa bizi da: lan baldintza txarrak, soldata eskasak eta ordutegi desorekatuak. Epe laburrera baliteke langabezia ere bizi behar izatea.

Maiteko zintuzket, baina ez

xme - Egunen harian blogetik
2005-01-18 : 09:01

Markeliñe antzerki-talde zornotzarra bere azken obra jokatzen aritu da joan den asteburuan Donostiako Antzoki Zaharrean, "4 de corazones", taldearen ohiko hizkuntza dramatikoa erabiliz eta gai betidaniko bezain nonahikoa hautatuz: maitasuna, gizon-emakumeen arteko harremanak.

EHUk, SPRIrekin elkarlanean, Euskadiko WIFI sarerik zabalena sortuko du

SPRI
2005-01-18 : 09:01

Euskal Herriko Unibertsitateak laster izango du Interneterako sarbidea banda zabalean eta kablerik gabe, bere 55 eraikinetako 175 gune zehatzetan. Unibertsitateko guneetan doako WIFI sarbidea izango dute, lehenik eta behin, unibertsitateko kide guztiek eta, bigarrenik, Unibertsitatekoak ez diren bisitariak. Gaur egun WIFI sareak daude zenbait fakultatetan, baina proiektu honen bidez unibertsitate publiko osora zabalduko dira.

1

Sharon Stonerrek irabazi du Danbaka, Debagoieneko I. Musika Lehiaketa

Usoa Agirre - Goiena
2005-01-17 : 18:01

Debagoienean antolatzen den lehenengo musika lehiaketa izan da eta musika maila bikainaz gozatzeko aukera izan dute kontzertuetara bertaratutakoek. Sharon Stonerreko oñatiarrek jaso dute lehenengo edizioko sari nagusia: disko bat grabatzea. Epaimahaikoen esanetan, "egiten duten stoner edo rock pisutsuak harrapatu egin zituen ikusleak".

7

Ordutegi librearen alde

markos zapiain - blogetik
2005-01-17 : 13:01

Askoz ere desorekatuagoa eta arriskutsuagoa da igandez Anoetara zein San Mamesera joaten dena Max Centerrera joan nahi duena baino. Begien bistakoa den arren, sindikatuek ez dute txintik ere esaten.

Sri Lanka ekialdean dagoen Batticaloa hiriari laguntza emateko webgunea abian jarri dugu

Asier Sarasua Garmendia - Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
2005-01-17 : 10:01

Batticaloa, Sri Lankako ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena, 2004ko abenduaren itsasikarak kaltetu zituen eskualdeen artean hondatuenetakoa izan da. Itsasertz tarte handiak erabat suntsituta geratu dira, eta Batticaloa barrutiko 2.000 lagun baino gehiago hil dira. Sorospen eta salbamendu lanak motel doaz, Sri Lankako gerran lurperatu ziren eta itsasikarak agerian utzi dituen pertsonen kontrako milaka minekin estropezu egiteko arriskua baitago.

5

Hegaldi merkeak eta beherapenak

Usoa Agirre - Goiena
2005-01-17 : 09:01

Iberia eta Spanair beherapenetan egon dira. Baina, dendetakoak baino beherapen motzagoak dira konpainia horienak; hiru egun iraun dute eta gu konturatu gabe pasa dira. Hala ere, bi konpainia horiei begira egon beharrean, badaude eskaintza onak bilatzeko beste webgune batzuk ere.

8

LINUX-eko ikastaroa: sarrera, aplikazioak eta oinarrizko administrazioa

Miramon Enpresa Digitala - Miramon Enpresa Digitala
2005-01-14 : 12:01

Linux ezagutzen ez dutenentzat Windowsetik Linuxera jauzi egin nahi duten pertsonak edo enpresak Linuxeko aplikazioak eta oinarrizko administrazioa ezagutu nahi duenarentzat. Euskaraz izango da ikastaroa.

Softwaregintzaren gaineko bilkura apirilean

Ainhoa Latatu - UEU
2005-01-14 : 12:01

IEB2005, Informatikari Euskaldunen V. Bilkura, apirilaren 22an izango da Donostiako Miramon Digitalekin batera.

3

Berdeak-ek webgune berria zabaldu du

Berdeak - Euskaditik
2005-01-14 : 09:01

Ekologia politikan sartu behar dugu bestela dena galduko dugu. AHT, Paisaia eta Mutrikuko portuak, Supersur, Itoitz, Donostiako bigarren zinturoia, Intzineradorak...

1

Eusketxea bidegurutzean

angel bidaurrazaga
2005-01-14 : 09:01

Euskal Herritik 10.000 kilometrotara, Buenos Aireseko euskal kulturaren etxea kalegorrian geratzeko arriskuan dago. Eta mehatxua ez dator ohiko bideetatik (Garzon, del Olmo,...).

ETAkidea protagonista

markos zapiain - blogetik
2005-01-13 : 12:01

Bazter errealetan tiro ugari zebilelarik, gure literaturan ia ez zen bortxarik ageri. Tiroak urriago, etakide protagonista gehiago. Hurrengo zerrendak etakideren bat protagonista duten euskal eleberri batzuk biltzen ditu. Egin litezke aise dozena erdi bat jardunaldi gai honen inguruan, Guggenheim-enean esaterako.

Donostiako Aquariumak webgunea berritu du

Usoa Agirre - Goiena
2005-01-13 : 09:01

Lau hizkuntzatan dago; euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Itsas bizitzari buruzko informazioa eta umeentzako atal berezia biltzen ditu, besteak beste. Flash bat sarreran eta irudi ugari ditu barruan.

1

Gazteentzako euskal piropo lehiaketa martxan da

Haritz Salaberria - Gipuzkoako Urtxintxa eskola
2005-01-13 : 09:01

Martxan da Urtxintxa eskolak eta Ttakun elkarteak antolaturiko gazteentzako euskal piropo lehiaketa. Beraz zure burua kaleko poetatzat baduzu edo pareko etxeko igeltseroen piropo kaxkarrez aspertuta bazaude, hau da zure trebezia erakusteko aukera.

Korrika kulturala hasiko da Andolin Eguzkitzari egindako omenaldiarekin

Korrikaren prentsa bulegoa - Donostia
2005-01-12 : 19:01

Gaur goizean aurkeztu da korrika kulturala. Hogeita hamar kultur ekitaldi jasotzen dira korrika 14ren kultur egitarauaren barruan. Lehenengoa, urtarrilaren 22an, Andolin Eguzkitzari egingo zaion omenaldia izango da.

Applen produktu berriak poltsiko txikienentzat

Usoa Agirre - Goiena
2005-01-12 : 16:01

Mac World erakustazokan hainbat berrikuntza aurkeztu ditu Applek. Tartean, iPod berria eta Mac Minia. 99$ balio du lehenengoak eta 499$ bigarrenak. IPod edo Mac bat "merke" erosteko aukera da oraingoa...

3

Kepa Junkera errudun

Gari Araolaza - Eibar.ORG
2005-01-12 : 11:01

Software librearen guru den Richard Stallmanek ez du Kepa Junkeraren diska entzungo, bere GNU/Linux sisteman ezin bait da erabili.

1

Bloglines da feed irakurgailuetan erabiliena

Sustatu
2005-01-12 : 09:01

Feedburner-ek egindako zerrenda baten arabera, Bloglines da feed irakurgailuetan nagusi. Feed bidez informazioa jasotzen dutenen artean, %32,86ak erabiltzen du Bloglines. Bigarrena da NetNewsWire.com, %16,95arekin. Aldea nabarmena da.

6

Hamabostean behin bakarrik zabalduko dute KZgunea Antzuolan

Iban Arantzabal - Bergara
2005-01-12 : 09:01

KZguneak jarri dira hainbat herritan, baina ez dakit nik funtzionatzen dabiltzan edo ez. Kasu batzuetan, KZguneko erabiltzaile izatea Correos de España erabiltzea baino geldoagoa izan daiteke. Hori da, esaterako, Antzuolako kasua. Hamabostean behin zabalduko dutela irakurri berri dut.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››