LINGUANET lan muduko euskara planen ikastaroan izena emateako epea urtarrilaren 28rarte dago zabalik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, EMUN, ELHUYAR eta ARTEZ elkarteekin antolatutako 50 orduko ikastaroa da.
Euskara planetan murgilduta dauden enpresak gero eta gehiago dira. Hala ere, euskara planetan parte hartzen dutenek, plana garatzeko oinarrizko formazioa behar dute.
LINGUANET ikastaroak, euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera eskaintzea du helburu.
Esparru sozioekonomikoan bereziki, euskararen erabilera sustatzeko lanean dihardutenei zuzenduriko formazio-egitasmoa da. Hala ere, ikastaroaren hartzaile mota anitza izan daiteke:
Ikastaroaren 2. edizioa otsailean hasiko da.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
San Antonio, 41
01005 Gasteiz
Telefonoa: 945 23 34 20
Faxa: 945 14 87 52
linguanet@asmoz.org
www.asmoz.org/LINGUANET
Erantzun
Sartu