Sexologiazerbitzua.com, sexologiari buruzko zalantzak argitzeko webgunea
Arrasateko Sexologia Zerbitzua adin guztietako pertsonei zuzendurik dago. Zerbitzua sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate nahiz kezka asetzeko gunea da. Bertan, sexologian aditua den taldeak, sexualitatearen inguruko informazio eta aholkularitza eskaintzen du.
Bost atal
- Non eta noiz: Bulegoaren kokapena eta ordutegia.
- Kontsultak: Atal honetan, sexualitatearen inguruan dituzun proposamen, galdera, iradokizun,kezka eta aholkuak jasoko dituzte. Bertako formularioa bete eta bidaltzea nahikoa da kontsulta egiteko.
- Gozamenez gozatu: Sexualitatearekin zerikusia duten artikuluak biltzen dira atal honetan.
- Berriak: Albisteak biltzen dira atal honetan.
- Link-ak: Batez ere, sexologiari buruzko webguneetarako loturak aurkituko dituzu atal honetan.
Oraingoz, euskaraz bakarrik
Askotan, alderantzizkoa izaten da prozesua: gaztelaniaz egiten da lehenengo webgunea eta euskarara itzuli ondoren. Baina, oraingoz, euskara hutsean kontsultatzeko aukera dago webgunea. Sarreran "euskara" eta "castellano" aukerak ematen baditu ere, gaztelaniazko bertsioa ez dago martxan oraindik.
Sexologiari buruzko bigarren webgune euskalduna
Arrasateko honekin, bi dira sexologiari buruzko webgune euskaldunak. Bigarrena da Gaztesarea.net-eko Gozategi. Hor ere gune berri bat estreinatu dute sexualitateari buruzko zalantzak argitzeko eta aholkuak emateko: Izarapeko aholkuak.
Bestalde, Euskadi.net-eko Gazteaukera webguneak badu sexologiari buruzko orri bat, asexoratu.
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.sexologiazerbitzua.com
Erantzunak kargatzen...