Nanoteknologiari buruzko jardunaldiak Donostian
2005-01-11 09:01
Zer da nanometro bat?
Nanometro bat milimetro baten miloiarena da; esaterako, gure buruko ile baten diametroa baino 50.000 aldiz txikiagoa da.
Modu argi eta irekian, gai hauek jorratuko dituzte:
- zer den eta zeintzuk diren nanoteknologiaren aplikazioak,
- biraketa zientifikoaren tamaina,
- eta aplikazio teknologikoen bidez aurreikusten diren aldaketak.
Gogoetarako hitzaldiak
Horretarako gogoeta zientifiko nahiz soziala eramango duten adituak gonbidatu dituzte hitzaldietara, gaia ikuspegi anitzetik jorratzeko asmoz.
Hitzaldiak egingo dituzte Enrique Ortegak, Jesus Mosterínek, Laura Lechugak, Ramón Compañók, José Manuel de Cozarrek eta Angel Rubiok. Azkenengo egunean, martxoaren 3an, "Gauzakiak eta Gizakiak - Nanocosmos" izeneko performanzea aurkeztuko du Fran Lasuenek.
Urtarrilaren 13tik martxoaren 3ra, ostegunetan izango dira jardunaldiok, 19:30ean.
Jardunaldien egitarau osoa duzue hemen.
Erantzunak kargatzen...