Teknologia albisteak

Xamanak bisitan Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
Martin Brune - Koloniatik
2005-01-05 : 10:01

Suediako eta Alemaniako hiru xamanek hilabete inguruko egonaldia egingo dute datorren 10tik aurrera baserri batean nekazaritza ezagutu eta gure lurrarekin kontaktua hartzeko asmoz.

Xamanismoaren oinarriak dio gure mundua indar edo izpiritu ikustezinek okertzen dutela eta honek gure bizitzetan eragiten duela. Horiek sendatzen saiatzen da xamanismoa, osasuna ekartzeko eta horretarako ezagutza eta abilitate jakin batzuen ikasketa bat eskatzen du.

Xamanen egitekoa jendea sendatzea da, eta Suedia edo Alemania bezalako herrialdeetan arrakasta lortu dute jadanik. Edozein gaixotasunen sendaketan aritzen dira, baina aurretik ez da sendaketarik agintzen, prozesu bat bezala ulertzen bait da.

Xamanismoaren iturriak Siberian daude, baina Inka kulturarekin ere loturak dituzte, han 5000 urtez praktikatu bait da.

Bi suediar eta aleman bat

Paprika Clante eta Per Wedin xaman suediarrek egonaldia egingo dute urtarrilaren 10etik 30 ingurura Euskal Herriko baserri batean Martin Brune xaman alemaniarra lagun dutela Euskal Herria eta gure ohiturak ezagutzeko.

Alberto Villoldorekin ikasi dute xamanismoa eta suediarren kasuan aspaldian lan egiten dute berarekin.

Horretara bereziki ez datozen arren, laguntza behar edo interesa duenarentzat kontsulta profesionala eskaintzeko prest daude ere.

Gehiago jakiteko: Shamanism

Erantzun

Sartu