Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berdeak-ek webgune berria zabaldu du

Berdeak - Euskaditik
2005-01-14 09:01

Ekologia politikan sartu behar dugu bestela dena galduko dugu. AHT, Paisaia eta Mutrikuko portuak, Supersur, Itoitz, Donostiako bigarren zinturoia, Intzineradorak...

Honek guztiak erantzuna behar du Euskal Herrian. Ez dugu proiektu suspertzaile honek gure Ama lurra jaten utzi behar. erantzuna hauteskundeetan eman behar da.

Laurogeita hiru lagun behar ditugu listak betetzeko. www.berdeak.org webgunean informazio gehiago.

Berdeak Euskal Herrian indarra irabazten goaz. Gure ingurumena zaindu behar dugu lehenbailehen, bestela dena galduko dugu. Bai gure hizkuntza zaharra, bai gure mendiak, gure bailarak eta gure kultur sustraiak ere bai. Oraindik garaiz gaude gure Euskadi berdea bihurtzeko.

"Foroa" ere badugu berdeak.org taldekook. Bertan iritzia eman daiteke proposatzen diren gaien gainean. Oraingoz ez dago mezu truke handirik, baina foro guztien moduan, denbora beharko da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu