Gazteentzako euskal piropo lehiaketa martxan da
Martxan da Urtxintxa eskolak eta Ttakun elkarteak antolaturiko gazteentzako euskal piropo lehiaketa. Beraz zure burua kaleko poetatzat baduzu edo pareko etxeko igeltseroen piropo kaxkarrez aspertuta bazaude, hau da zure trebezia erakusteko aukera.
Urtxintxa Eskolak eta Ttakun Elkarteak gazteei zuzendutako PIROPO LEHIAKETA antolatu dute. Lehiaketa hau bi elkarte hauek egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala sustatzeko egiten duten lanaren zati da. Aurreko urteetan bezala Lagunarteko hizkerarekin jolasean egitasmoak gaztetxoen erregistro kolokiala lantzen jarraitzen du eta egitasmo honen osagarri gisa lehiaketa hau proposatzen da.
Webgunearen bidez
Lehiaketa modu berritzailean eramango da aurrera, horretarako bereziki prestaturiko webgune baten bidez egingo baita. Gune honetan lehiaketaren oinarriak izateaz gai, bertara piropoak bidaliaz parte hartzea izango da. 18 urte bitarteko gazteek www.aisia.net webgunera piropoak bidaltzeko otsailaren 19 arteko epea izango dute. Proposamen guztien artean hautapen batzorde batek hamar piropo aukeratuko ditu eta orri honetan erakusgai jarriko dira piropo aukeratu hauek. Piropo lehiaketaren irabazlea webgunean sartzen diren pertsonek botoa emanez aukeratuko dute hamar hauen artean.
Sariak
Irabazleak Gorlizko aterpetxean 8 lagunentzat asteburu bat irabazteaz gain 20 kamixeta jasoko ditu lagunartean banatzeko. Kamixetaren diseinua irabazitako piropoarekin egingo dira, piropo hau kalean ikusteko aukera emanaz.
Erantzunak kargatzen...