Hamabostean behin bakarrik zabalduko dute KZgunea Antzuolan
Irakurri dut Goiena.net -en nola hilean bi aldiz zabalduko duten KZgunea. Antzuolan, edo danak daude etxetik konektatuta edo ez du inork Internet erabiltzen. Bestela, esango didazue zertarako behar duten ordenagailuz betetako gela bat hilabetean bi aldiz zabaltzeko.
Gehitu egiozue horri arrazoia izan dela jende gutxi ibiltzen dela KZgunean. Ba eman beharrean pauso bat eta KZgunea zer den esan, ordenagailurik ez duen jendearengana iritsi, eskola berezituak eman, erakutsi zer den nabigatzaile bat, erakutsi nabigatzaile ezberdinak daudela... ui! Azkenengo hau ez dut uste egiten denik, Explorerra dago KZguneetan eta kitto. Jabi Zabalak dio software libreak aurrera egiten jarraituko dutela aurten, Firefoxen arrakastak bultzatuta, baina hau ez dakit KZguneen kasua izango den eta Gobernuak bultzatuko duen...
Jon Trollope ere hamabostian behin abiatzen zen labanderiara, baina ez hamabostean behin zabaltzen zutelako... Egia esan, aipatzen dut Antzuolakoa adibide moduan ze Gaztelumendi.org-en ere irakurri dut Larrabetzun itxita izan dituztela liburutegia eta Kzgunea bi hilabetez...
Akaso besteren bat ere ezagutuko duzue, baina gertuan tokatu zait Antzuolako hau eta gutxienik, harritu egin naiz. Konekta zaitez, baina hamabostian behin bakarrik. Ez da ez asko saltzen duen leloa.
Erantzunak kargatzen...