Linux ezagutzen ez dutenentzat Windowsetik Linuxera jauzi egin nahi duten pertsonak edo enpresak Linuxeko aplikazioak eta oinarrizko administrazioa ezagutu nahi duenarentzat. Euskaraz izango da ikastaroa.
1 Sarrera: Unix, Linux, banaketak, Windows-Linux, software librea, mahaigainekoak, aplikazioak, ...
2 Instalazioa: Segurtasuna, partizioak, paketeak, bestelako aukerak ...
3 Oinarrizko Linuxa: Fitxategi-sistema: fitxategi-motak, muntaketa, katalogoen kokapena... Lan egiteko erak:
4 Aplikazioak
5 Administrazioa
6 Scripting. Ariketak.
7 Sarearen administrazioari sarrera.
Leioako Metabolik hacklabean kurtso, tailer eta hitzaldi batzuk ematen ari gara, eta haien artean GNU/Linux-eko ikastaro bat dago. Asteazken honetan hasten da, arratsaldeko zazpiretan eta gaztelaniaz egingo da. Kartelak egiten ikasteko tailer bat ere egingo da (GIMP, InskScape, Scribus) eta beste gauza asko. Informazio osoa hemen:
http://sindominio.net/metabolik/wiki/index.pl?CursosRepartidos
Dena dohan, noski.
Harrigarria. Albistean hainbat eta hainbat bider "Linux" esaten da, eta "GNU/Linux" behin ere ez. Ulertzen dut gauzak ulergarriagoak egiteko sinplifikatzea eta lana erraztea, baina gauzak gehiegi sinplifikatzean bere funtsa galtzen dute. KDE, Gnome, Mozilla, OpenOffice, xmms, GIMP, PHP, mySQL... horrek ez dira "Linux".
Beraz, albistea bidali duenari, arreta gehiago edukitzeko eskatzen diot. Ez dakienarentzako, Linux kernelaren izena da (oinarrizko zati bat baina oso txikia software libre guztia kontutan hartuz), eta ikastaroa beraz, GNU/Linux-ekoa da. Ikastaro guztia OpenBSD edo GNU/Hurd-eko kernel batekin egingo balitz, ezer gutxi aldatuko zen.
Izenen kontu honi buruz, informazio gehiago hemen: http://www.gnu.org/gnu/gnu-linux-faq.es.html
> Ikastaroan interesik izanez gero zer egin beharko genuke? Noiz da? Zenbat ordu? Non eman behar da izena?
>
>