Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hegaldi merkeak eta beherapenak

Usoa Agirre - Goiena
2005-01-17 09:01

Iberia eta Spanair beherapenetan egon dira. Baina, dendetakoak baino beherapen motzagoak dira konpainia horienak; hiru egun iraun dute eta gu konturatu gabe pasa dira. Hala ere, bi konpainia horiei begira egon beharrean, badaude eskaintza onak bilatzeko beste webgune batzuk ere.

"Tijeretazo" promozioaren barruan, urtarrilaren 10etik 12ra erdi prezioan egon dira Iberia eta Spanairreko hegaldiak. Baina, gutxi iraun du maukak. Enteratu direnentzat ederra pagotxa eta besteok hurrengo beherapenak arte itxaron behar.

Adibidez. Imajinatu urtarrilaren 24an joan nahi genuela Londonera eta 28an etorri. Egin dut konparaketa Ryanair eta Iberiaren artean:

  • Ryanair, Miarritze-London: 84,17 euro.
  • Iberia, Bilbo-Madrid-London: 139,28 euro (oraindik eskaintza egongo balitz, erdi prezioan 69,64 euro).

Baina, beherapenak bakarrik ez, gorapenak ere izan dituzte urte hasieran Iberia, Spanair eta Air Europak: txartelak jaulkitzeagatiko errekargua 10 euroraino igo dute.

Hegaldi merkeak bilatzeko webguneak

Konpainien euren webguneetara joan beharrean, badaude sarean hegaldi merkeak bilatzen laguntzeko webgune batzuk:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu