Hizkuntza Teknologiak graduondokoan saio osagarri gisa antolatzen ditugun mintegi edo mahainguruetako hau datorren ostiralean, urtarrilak 21, arratsaldeko 16:00etan egingo dugu.
Hizkuntza-teknologiak funtsezkoak dira Informazioa eta Komunikazioaren Gizartea esaten dugun horretan. Epe ertainean pertsona eta makinen arteko komunikazioa geure hizkuntzan egin ahal izango dugu, ez makinaren hizkuntzan. Izan ere, gaur egun badira zenbait hizkuntza- aplikazio eskuragarri. Hala ere, horrelako sistema gehienak ingeleserako balio dute, ez beste hizkuntzetarako. Beraz, beste hizkuntzek ahalegin handia egin behar dute atzean ez gelditzeko. Are gehiago, euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen kasuan.
Ildo horretatik, hizkuntzaren industria antolatzeko urratsak egin behar dira. Helburu hori lortze aldera, interesgarri deritzogu enpresa edota talde desberdinek egiten dituzten ahaleginak ezagutzeari eta konpartitzeari. Horrezaz gain, ikuspegi akademikoaz aparte, enpresetan egiten den lana ezagutzeko aukera izango dugu.
Mintegion helburua informatikari eta hizkuntzalarien arteko lankidetza sustatzea da. Gaiaren inguruko profesionalak mahai batean biltzen ditugu, beren esperientziak modu dinamikoago batean trukatzeko eta gainontzeko partehartzaileei ere (ikasleak eta kanpotik etorritako interesatuak) gaiaren inguruko eztabaidan parte hartzeko aukera emanez. Mintegia irekia izango da, beraz.
Non: UEUko Ikastetxe nagusian, Markeskoa (Eibar)
Noiz: Urtarrilaren 21ean, ostirala, 16:00etan
Informazio gehiago behar izatekotan hemen
Erantzun
Sartu