Euskal Herriko Unibertsitateak laster izango du Interneterako sarbidea banda zabalean eta kablerik gabe, bere 55 eraikinetako 175 gune zehatzetan. Unibertsitateko guneetan doako WIFI sarbidea izango dute, lehenik eta behin, unibertsitateko kide guztiek eta, bigarrenik, Unibertsitatekoak ez diren bisitariak. Gaur egun WIFI sareak daude zenbait fakultatetan, baina proiektu honen bidez unibertsitate publiko osora zabalduko dira.
Unibertsitateko kideek sistema hau erabili ahal izango dute erabiltzaile eta pasahitza pertsonalizatuaren bidez; bisitariek, berriz, sarbide bono doakoak eskuratu ahal izango dituzte liburutegietan eta atezaindegietan. Erabiltzaileak ordenagailu eramangarrien bidez konektatu ahal izango dira (ordenagailuek kablerik gabeko antena edo txartel bateragarria izan behar dute). EHUk kablerik gabeko txartelak ez daukaten erabiltzaileei banatuko dizkiete maileguan eraikin guztietan.
SPRI, S.A. -ren laguntza izango du hedapen honek, Euskadi Informazio Gizartean Planean kokatuta dagoen "Konekta Zaitez WIFI" programaren bidez. Programaren helburua ordenagailu eramangarriak edo PDA dauzkaten pertsonek leku publikoetan Internetera kablerik gabe sartzea ahalbidetzea da. Gaur egun eskuko ordenagailu berri gehienek WIFI txartela daukate, eta ez daukatenek eros dezakete 30 euroan gutxi gorabehera.
Fakultate eta eskola guztietan izango dute WIFI sistema eta sarbideak egongo dira liburutegi, kafetegi, ikasgelategi, lorategi edo hallak bezalako gune publikoetan. EHUko ikastetxeez gain, Ostalaritza Eskolan, Miramar Jauregian edo Miramongo Parke Teknologikoko Arbide Dorrean ere jarriko da.
Proiektuaren finantzaketak 250.000 euroko inbertsioa behar du eta %62 SPRIren "Interneterako sarbidea eta WIFI mugikortasuna" programaren dirulaguntzaren bidez ordainduko da. Martxan jartzeko prozesua honako hau izango da: instalazioa hiru hilabeteko epean egingo da, 2005eko otsailaren 1etik apirilaren 30era arte. Aldi berean, apurka-apurka hasiko da erabiltzen, honako fase hauetan:
Proiektua bukatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko kablerik gabeko barne sarerik handiena izango da.
Erantzun
Sartu