Batticaloa, Sri Lankako ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena, 2004ko abenduaren itsasikarak kaltetu zituen eskualdeen artean hondatuenetakoa izan da. Itsasertz tarte handiak erabat suntsituta geratu dira, eta Batticaloa barrutiko 2.000 lagun baino gehiago hil dira. Sorospen eta salbamendu lanak motel doaz, Sri Lankako gerran lurperatu ziren eta itsasikarak agerian utzi dituen pertsonen kontrako milaka minekin estropezu egiteko arriskua baitago.
"Lagundu Batticaloari" proiektuak Batticaloa barrutian lagundu nahi du, ondoko xedeak betez:
Itsasikarak soilik 15 minutu behar izan zituen Batticaloa suntsitzeko. Gutxienez hurrengo 5 urteetan beharko dute laguntza, eta umezurtzek hurrengo 15 urteetan. Hortaz, "Lagundu Batticaloari" epe luzeko proiektua da.
Lehendik ere, Munich eta Vitoria-Gasteiz hiriek loturak zituzten Batticaloarekin, elkarlanean ari baitziren Europako Batasunak finantzatutako MILES proiektuaren baitan (http://miles.geo.ar.tum.de). Hori dela eta, aipatu proiektuan sortu ziren harremanak erabili ahal izan dira Batticaloari laguntzeko hondamendiaren ondoren. MILES proiektuaren Vitoria-Gasteizko zein Municheko arduradunak dirulaguntzak bideratzen hasi dira berreraikuntzari ekiteko.
Webgunearen helbidea: http://batticaloa.geo.ar.tum.de/index.pl/eu.
Webgunean erabilitako teknologia
Webgunea eraikitzeko WebGUI deritzon CMSa erabili da. Munich hiriko zerbitzari batean instalaturik dago. Mota honetako sistemen abantailetako bat da webgunea munduko edozein bazterretatik eguneratu daitekeela. Hain zeuzen, horrela ari gara egiten, guk euskera eta gaztelaniazko bertsioak mantentzen ari gara, eta Munichetik alemanierazkoa.
Erantzun
Sartu