Teknologia albisteak

Korrika kulturala hasiko da Andolin Eguzkitzari egindako omenaldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Korrikaren prentsa bulegoa - Donostia
2005-01-12 : 19:01

Gaur goizean aurkeztu da korrika kulturala. Hogeita hamar kultur ekitaldi jasotzen dira korrika 14ren kultur egitarauaren barruan. Lehenengoa, urtarrilaren 22an, Andolin Eguzkitzari egingo zaion omenaldia izango da.

Hurrengo egunean, berriz, POK antzerki taldeak Aitzpea Goenagak idatzitako Euskararen zazpi bekatu nagusiak antzezlana estreinatuko du korrika kulturalak, Donostiako Antzoki Zaharrean. Hauen berri laster emango dute webgunean ere, korrika.org -en.

Ekitaldi asko

Urtarrilaren 22an Bilboko Euskaldunan Andolin Eguzkitzari egingo zaion omenaldiaz gainera, beste 29 kultur ekitaldi antolatu ditu korrika kulturalak. Horietako batzuk II.Korrika-AEK Beka irabazi duen Euskaldunon zazpi bekatu nagusiak antzezlana eta beka horretako accesita eskuratu duen Ezequiel antzezlana daude. Biak ere korrika kulturalaren barruan estreinatuko dira. Euskararen zazpi bekatu nagusiak, Aitzpea Goenagak idatzi eta POK taldeak produzitu duen lana Donostian estreinatuko da, urtarrilaren 23an. Ezequiel, berriz, Antzerkiola Imajinarioa eta Sagarri taldeen elkarlana, Leioako audioritumean aurkeztuko da, otsailaren 3an.

Sarrerak salgai

Korrika kulturalaren arduradun Mikel Ayllon eta Itxaro Artolak adierazi dutenez, urtarrilaren 22an Andolin Eguzkitzari egingo zaion omenaldirako sarrera salgai daude; bai eta, urtarrilaren 23an egingo den antzerki lanaren estreinaldi mundialarenak ere.

Andolin Eguzkitzari omenaldia

korrika 14k bere garaian euskalduntzeko urratsa eman zuten milaka eta milaka euskaldun berriei, eta bide horretan hasiak diren beste horrenbesteri, egin nahi die ohore. Omenaldi hori urtarrilaren 22an, larunbata, hezurmamituko da Mila urte igarota ikuskizunean; Andolin Eguzkitzari omenaldia izango da eta korrika kulturalari hasiera emango dio Bilboko Euskalduna jauregian egingo den omenaldi-ekitaldiarekin. Edorta Jimenezek idatzi eta Karlos Panerak zuzenduta, Andolinen bizia (euskaldunberri baten bizia) kontatuko digu, bere obren bitartez bidaia eginez. Poesia, zuzeneko musika, irudiak eta aparteko hamaika gonbidatu ekitaldi paregabe eta errepika ezinean.

Antzerki estreinaldi bi

Bi antzerki lan estreinatuko ditu korrika 14k, korrika kulturalaren barruan. Lehenengoa Euskararen 7 bekatu nagusiak antzezlana izango da. II. Korrika-AEK Beka eskuratu du POK antzerki taldearen Euskararen 7 bekatu nagusiak antzezlanak. Aitzpea Goenagak idatzi eta Olatz Beobidek zuzendu du antzezlana eta estreinaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da. Bigarrena, berriz, Ezequiel antzezlana —II. Korrika-AEK Bekak emandako accesitaren irabazlea— Antzerkiola Imajinarioa eta Sagarroi musika taldearekin elkarlana da eta Leioako auditoriumean izango da otsailaren 3an.

Antzerkiaz gainera, musika, bertso-tramak, hitzaldiak eta beste hainbat ekitaldi antolatu ditu Korrika kulturalak urtarrilaren 23tik martxoaren 11ra bitartean. Jakina, hau egitarau nagusia da, ze, korrika 14ak herririk herri eta eskuldez eskualde gehitu egingo ditu kultura ekitaldiak, herri batzordeek antolatuko dituztenak kontuan izanda.

Hala ere, eta gaur goizean aurkeztutakoekin jarraituta, aipatzekoa da ere Logela multimedia taldeak erakutsiko duen Klonk ikuskizuna. Logela multimediak tendentzia berriei lotutako diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko digu: Klonk ikuskiznarekin. Antzerkia (6 antzezle-dantzari), musika (hip-hop doinuak), dantza (break-dancerrak) eta irudiak (irudien proiekzioa eta bideo-jockeya) nahasten dituen ikuskizun paregabea da eta Ermuko Ermua zineman (martxoak 4) eta Gernikako Lizeo Antzokian (martxoak 5) ikusiko ahal izango da.

Korrikaren egitarauko eguna, ekintza herria eta lekua

Urtarrilak 22 A. Eguzkitzari omenaldia Bilbo Euskalduna Jauregia

Urtarrilak 23 Euskararen 7 bekatu nagusiak Donostia Antzoki Zaharra

Urtarrilak 28 Literatur jazz emanaldia Santurtzi Kresala Aretoa

Urtarrilak 29 Euskararen 7 bekatu nagusiak Altsasu Iortia kulturgunea

Otsailak 3 Ezequiel antzezlana Leioa Kulturleioa

Otsailak 7 Euskararen 7 bekatu nagusiak Bilbo Arriaga

Otsailak 9 Ezequiel antzezlana Gasteiz Hegoalde gizarte etxea

Otsailak 10 Euskararen 7 bekatu nagusiak Getxo Getxo antzokia

Otsailak 10 Euskararen kalitateaz Bilbo Bidebarrieta

Otsailak 10 Literatur jazz emanaldia Hernani Kixkal taberna

Otsailak 11 Euskararen 7 bekatu nagusiak Andoain Bastero kulturgunea

Otsailak 11 Bertso-trama Burlata Musika eskola

Otsailak 11 Afrika eta Fjord Durango Plateruena Kafe Antzokia

Otsailak 17 Literatur jazz emanaldia Laudio Kafe antzokia

Otsailak 18 Bertso-trama Ondarroa Gaztetxea

Otsailak 19 Afrika eta Fjord Elgeta Espaloia

Otsailak 23 Euskararen 7 bekatu nagusiak Gasteiz Printzipal antzokia

Otsailak 24 Ezequiel antzezlana Barañain Auditorioa

Otsailak 24 Literatur jazz emanaldia Bilbo Kalderapeko

Otsailak 25 Ezequiel Tolosa Leidor antzokia

Otsailak 25 Euskararen 7 bekatu nagusiak Elorrio Arriola

Otsailak 25 Euskararen kalitateaz Donostia Koldo Mitxelena

Otsailak 25 Bertso-trama Amurrio Katekesi aretoa

Martxoan

Martxoak 4 Klonk ikuskizuna Ermua Ermua zinema

Martxoak 4 Euskararen 7 bekatu nagusiak Iruñea Antzerki eskola

Martxoak 4 Bertso-trama Oñati Santa Ana antzokia

Martxoak 5 Klonk ikuskizuna Gernika Lizeo antzokia

Martxoak 5 Euskararen 7 bekatu nagusiak Azkoitia Baztartxo

Martxoak 5 Sopelanako esaera zaharren txapelketa Sopelan Herriko tabernentan

Martxoak 6 Euskararen 7 bekatu nagusiak Luhuso Herriko gela

Martxoak 11 Pilota partida Donostia Atano III.-a

Erantzun

Sartu