Sustatu logoa Teknologia albisteak

Laranja koloreak bizitasuna galdu du EUSKALTELen

Izan ere, EUSKALTELek, kostuak ahal bezainbeste murriztu xedez, telemarketin enpresak azpikontratatzen ditu. Hain zuzen, horietako bat gara gu: BAI ESAN enpresa, edo bestela esanda, EUSKALTELen askonahiaren ondorio zuzena jasaten duen enpresa. Bertako 250 langileok kudeatzen dugu bezeroen arreta zerbitzua eta geurea da administrazio zein telekomunikazio gestioen ardura. Guzti hori hilabetean 750 euro baino gutxiago jasotzearen truke (aparteko ordainsariak barne).

Bezeroak erakartzeko naziotasunaz, abertzaletasunaz eta burujabetasunaz mintzo den EUSKALTEL enpresak estatu hitzarmenetan oinarritzen diren enpresak azpikontratatzen ditu. Azpikontratatze sistema horien ondorioz, geure lanbidea geroz eta desorekatuagoa da eta ez goaz hobera bidean. Izan dugun azken berriaren arabera, abenduaren 31n, EUSKALTELek BAI ESAN enpresarekin kontratua amaitu du. Estrategia horren helburu nagusia, beste behin, kostuak murriztean datza. Hala, 250 langileren lanpostuak arrisku larrian daude!!

Egoerari aurre egiteko, lan baldintza duinak eskatzeko, lan ordutegi orekatuak aldarrikatzeko eta enpresako hitzarmena behin betikoz onartzeko, EUSKALTELi zerbitzua eskaintzen diogun BAI ESANeko langileok aste honetan lanuzteari ekin diogu. Hori dela-eta, komunikabideen, bezeroen eta herritarren babesa eskatu nahi dugu. Guztion artean, esplotazioa salatu eta lan baldintza duinak lor baititzakegu. Geure aldarrikapenen deiadar izan zaitezten eskatzen dizuegu; greban dagoen jende andanarekin bat egizu!! Guztiok esplotazioaren aurka, denok enplegu duin zein orekatu baten alde!!

Gogoratu telefonoa hain abegikor hartzen dizun horrek bere enplegua gal dezakeela.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu